Pala motzeko eta larruzko paletako (22 urtez azpikoak) Gipuzkoako txapeldun berriak

2011/11/10 | Lehiaketa

Oiangu 1, Landare 2 eta Euskal Jolas taldeek irabazi dituzte, hurrenez hurren, pala motzeko 1., 2. eta 3. mailako finalak; Altzatarra izan da garaile larruzko paletako 22 urtez azpikoetan

Joan den igandean (2011-11-06) jokatu ziren, Ordiziko Beti Alai frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako (22 urtez azpikoak) eta pala motzeko (1., 2. eta 3. maila) finalak. Altzatarra (larruzko paletako 22 urtez azpikoak), Oiangu 1 (pala motza 1. maila), Landare 2 (pala motza 2. maila) eta Euskal Jolas (pala motza 3. maila) dira Gipuzkoako txapeldun berriak. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

*Azaroak 6, igandea, 09:30, Ordizia-Beti Alai
 

1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak:
Usurbil 1 (Zubeldia-Begiristain)  28  /  ALTZATARRA (Brosa-Martinez) 35

2. Pala motza, 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Lopez-Etxeberria)  40  /  Usurbil (Begiristain-Aizpurua) 25

3. Pala motza, 2. maila:
LANDARE 2 (Beniot-Pichel)  40  /  Txost 1 (Aierbe-Mena) 38

4. Pala motza, 1. maila:
Real Sociedad 2 (Arozena-Unanue)  25  / OIANGU 1 (Arrieta-Otero) 40

 

 

Finalerdiei dagokienean, larruzko paletako 22 urtez azpikoen lehian Altzatarrak (Brosa-Martinez) Txost taldeari (Garmendia-Loperena) irabazi zion, 35-20.

Pala motzean, bestalde, 1. mailako finalerdietan, Real Sociedad 2 taldea (Arozena-Unanue) Real Sociedad 3ri (Navarro-Zabala) gailendu zitzaion, 17-40; eta Oiangu 1ek (Arrieta-Otero) Zumaia (Unanue-Etxarte) hartu zuen mendean, 40-20. 2. mailako finalerdietan, Txost 1ek (Aierbe-Mena) Usurbil taldeari (Usabiaga-Arruti) irabazi zion 40-28; eta Landare 2k (Beniot-Pichel) Txost 2 taldeari (Aizpuru-Argote), 40-35 emaitzarekin. 3. mailako finalerdietan, azkenik, Euskal Jolas (Lopez-Etxeberria) Oianguri (Aranzegi-Letamendia) gailendu zitzaion, 40-27; eta Usurbil (Begiristain-Aizpurua) Altzatarra 1 taldeari (Sarasola-Polo), 40-22.

 

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki galeriak atalean ere finaletako irudiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba