Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa. Izen-ematea zabalik

2011/11/03 | Izen-emateak

Abendutik martxora bitarte jokatuko da lehia; azaroaren 18a izango da izena emateko azken eguna

Zabalik da Trinketeko Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketan izena emateko epea.
 

Txapelketa honetan, azken urteetako ildoari segiz, eskuz (banaka eta binaka) eta gomazko paletaz ariko dira pilotariak.


Eta, aurreikusitakoaren arabera, abenduaren 11tik martxoaren 4ra bitarte jokatuko da, beti ere jasotzen den izen-emateari egokituz.


Hain zuzen ere, azaroaren 18a izango da izena emateko azken eguna.


Webgune honetako Lehiaketa atalean aurki dezakezue txapelketaren inguruko dokumentazioa: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orria...

 

 

 










Ir arriba