Gipuzkoako Elkarteen Arteko larruzko paletako eta pala motzeko finalak, igandean, Ordizian

2011/11/03 | Lehiaketa

Ostiralean jokatuko dira finalerdiak

Igande honetan (2011-11-06) jokatuko dira, Ordiziko Beti Alai frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako larruzko paletako eta pala motzeko finalak. Lau partida izango dira ikusgai: lehendabizikoa larruzko paletako 22 urtez azpikoen finala izango da; eta ondorengo hiru norgehiagokak pala motzeko finalak, hurrenez hurren, 3. mailako, 2. mailako eta 1. mailako lehiak. Hona hemen jaialdia:

 

*Azaroak 6, igandea, 09:30, Ordizia-Beti Alai
 

1. Larruzko paleta, 22 urtez azpikoak:
USURBIL 1 (Zubeldia-Begiristain) / ALTZATARRA (Brosa-Martinez) edo TXOST (Loperena-Garmendia)

2. Pala motza, 3. maila:
EUSKAL JOLAS (Lopez-Etxeberria) edo OIANGU (Letamendia-Aranzegi) / USURBIL (Begiristain-Aizpurua) edo ALTZATARRA 1 (Sarasola-Polo)

3. Pala motza, 2. maila:
LANDARE 2 (Beniot-Pichel) edo TXOST 2 (Aizpuru-Argote) / TXOST 1 (Mena-Aierbe) edo USURBIL (Usabiaga-Arruti)

4. Pala motza, 1. maila:
REAL SOCIEDAD 3 (Eskisabel-Zabala) edo REAL SOCIEDAD 2 (Arozena-Unanue) / OIANGU 1 (Arrieta-Otero) edo ZUMAIA (Unanue-Etxarte)

 

 

Aurretik, beraz, finalerdiak jokatuko dira, zehazki ostiralean, hainbat lekutan. Partida horien berri jakiteko webguneko Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa ere bertan duzue eskuragarri.

 

 

 










Ir arriba