Su-Berri 2 (1. maila) eta Orio (2. maila), emakumeen gomazko paletako Gipuzkoako txapeldunak

2011/10/28 | Lehiaketa

Nagusien mailako finaletan, Hernani 1 eta Altzatarra 2 hartu zituzten mendean, hurrenez hurren

Su-Berri 2 1. mailan (Arozena-Mendizabal) eta Orio 2. mailan (Indo-Beldarrain) dira Gipuzkoako txapeldun berriak emakumezkoen gomazko paletako nagusien mailan. Joan den igandean (2011-10-23) jokatu ziren finalak, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan. Jaialdiko lehen norgehiagokan, Oriok 20-30 irabazi zion Altzatarra 2 taldeari. Eta bigarren partidan Su-Berri 2 izan zen garaile, Hernani 1 taldea 30-8 mendean hartuta. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

*Urriak 23, igandea, 11:00, Zarautz-Aritzbatalde

1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: Altzatarra 2 (Bañales-Lendinez)   20  /  ORIO (Indo-Beldarrain)  30

2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: SU-BERRI 2 (Arozena-Mendizabal)  30 /  Hernani 1 (Manzisidor-Semper)  8

 

  

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Argazki galeriak atalean, bestalde, finaletako argazkiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba