Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, bete-betean

2011/10/07 | Lehiaketa

Txapelketarik parte-hartzaileena da, espezialitate ia guztietan jokatzen dena; abendura arte luzatuko da

Martxan jarraitzen du 2011-12ko Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Artekoa. Txapelketarik parte-hartzaileena da hauxe, espezialitate ia guztietan jokatzen dena. Aurten, denera, 365 talde ari dira lehiatzen. Irailaren erdialdean hasi eta abendu amaierara arte luzatzen da denboraldiko txapelketa garrantzitsu hau.

 

Hona hemen hainbat datu, jokamoldeka sailkatuta:

 

ESKUZ BANAKA
 

- 31 talde: kadeteak, 7; jubenilak, 8; nagusiak, 16.

- Finalak: azaroak 27 (nagusiak) eta abenduak 18 (kadeteak eta jubenilak).

 

ESKUZ BINAKA
 

- 167 talde: kadeteak, 56 (10 1. mailan, 26 2. mailan, 20 3. mailan); jubenilak, 44 (16 1. mailan, 23 2.ean, 5 3.ean); nagusiak, 67 (8 Ohorezko Mailan, 16 1. mailan, 16 2. ean eta 27 3. mailan).

- Finalak: azaroak 27 (nagusien Ohorezko Maila) eta abenduak 18 (gainontzeko guztiak).

 

GOMAZKO PALETA
 

- 51 talde: gizonezkoak, 30 (denak nagusietan, 8 1. mailan, 8 2. mailan eta 14 3. mailan); emakumezkoak, 21 (7 jubeniletan, 6 nagusien 1. mailan eta 8 nagusien 2. mailan).

- Finalak: urriak 23 (neska nagusien finalak), azaroak 27 (gizonezkoen 1. eta 2. mailakoak) eta abenduak 18 (neska jubenilak eta gizonezkoen 3. maila).

 

ZESTA-PUNTA
 

33 talde: kadeteak, 13; jubenilak, 4; nagusiak, 16.

- Finalak: azaroak 27 (jubenilak) eta abenduak 18 (kadeteak eta nagusiak).

 

ERREMONTEA
 

4 talde, denak nagusietan eta maila bakarrean.

- Finala: abenduak 4.

 

PALA
 

13 talde, denak nagusietan (7 1. mailan eta 6 2. mailan)

- Finala: irailak 25.

 

PALA MOTZA
 

30 talde, denak nagusietan (8 1. mailan, 11 2. mailan eta 11 3. mailan)

- Finalak: azaroak 6.

 

LARRUZKO PALETA
 

36 talde: 8 22 urtez azpikoetan eta 28 nagusietan (12 1. mailan, 11 2.ean eta 5 3. mailan)

- Finalak: abenduak 30.

 

 

Txapelketaren jarraipena egin dezakezue webgune honetan, besteak beste, Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba