Ikastaro guztiak, prest

2011/09/29 | Ikastaroak

Urriaren 3an hasiko dira emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroetako zein Nesken Paleta Eskoletako saioak; ekainera arte luzatuko dira

Prest da dagoeneko 2011-12 denboraldirako ikastaro eskaintza. Emakumeentzako aisialdiko paleta ikastaroak zein Nesken Paleta Eskoletako saioak urriko lehendabiziko astean hasiko dira. Eta, astero-astero hitzordua eginez, ekainera arte luzatuko dira. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren Emakumea Pilotari proiektuaren barruan kokatzen dira biak ala biak. 
 
 
Ondoren zehazten ditugu bateko zein besteko eskaintzak, herriz herri sailkatuta:
 
 
 
 
AISIALDIKO PALETA IKASTAROAK
 
 
 
- Azkoitia: ostiralak.
 
- Donostia: astelehenak edo asteazkenak.
 
- Hernani: astelehen, astearte edo ostegunak.
 
- Ibarra: astelehenak.
 
- Oiartzun: astelehenak.

- Tolosa: astearteak.

- Usurbil (Udalak antolatuta): astelehenak edo asteazkenak.
 
- Villabona: ostegunak.
 
- Zarautz: astearteak, ostegunak edo ostiralak.

- Zizurkil: astearteak.
 
 
 
 
NESKEN PALETA ESKOLAK
 

- Aia: ostiralak.

- Astigarraga: ostegunak.

- Ataun: asteazkenak.

- Azpeitia: astelehenak.
 
- Bidegoian: astelehenak.
 
- Lasarte-Oria (jendea falta da): astelehen, astearte, ostegun edo ostiralak.

- Zarautz: asteazkenak.
 
 


Informazio gehiagorako: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com. Herriz herriko xehetasun gehiago webgune honetan plazaratutako aurreko albisteetan eta www.blogak.com/emakumeapilotari gunean aurkituko duzue.
 

 

 










Ir arriba