Gazteleku (1. maila) eta Real Sociedad (2. maila), palako Gipuzkoako txapeldunak

2011/09/28 | Lehiaketa

Hurrenez hurren, Landare eta Altzatarra hartu zituzten mendean finalean

Gazteleku (1. maila) eta Real Sociedad (2. maila) taldeek jantzi dituzte txapelak Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Pala Txapelketan. Hurrenez hurren, Landare eta Altzatarra hartu zituzten mendean Andoainen jokatutako finaletan. Hona hemen jaialdia:

 

*Irailak 25, igandea, 10:00, Andoain-Arrate
 

1. Pala, 1. maila (jaitsierak):
TXOST 2 (Mitxelena-Gelbenzu) 39 /  OIANGU 2 (Aranzegi-Letamendia) 45

2. Pala, 2. maila (FINALA):
ALTZATARRA (Auzmendi-Rodriguez) 21  /  REAL SOCIEDAD (Beniot-Navarro) 45


3. Pala, 1. maila (FINALA):
GAZTELEKU (Altuna-Zabala)  45 /  LANDARE (Elorza-Pichel) 38

 

1. mailako finalerdietan, Gazteleku (Altuna-Zabala) 45-40 gailendu zitzaion Oiangu 1 taldeari (Lopez-Soraluze), eta Landarek (Elorza-Pichel) 45-42 irabazi zuen Txost 1 taldearen aurka (Argote-Mena).

2. mailako finalaurrekoei dagokienez, bestalde, Real Sociedad taldeak (Beniot-Navarro) 45-21 irabazi zion Zumaiari (Unanue-Alkorta), eta Altzatarrak (Auzmendi-Rodriguez) 45-13 Txost 2 taldeari (Garmendia-Juanes).

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue. Galeria atalean azken txanpako argazkiak daude ikusgai.

 

 

 










Ir arriba