Emakumea Pilotari Txapelketa (ezker horma). Izen-ematea zabalik

2011/09/29 | Izen-emateak

Urriaren 4an bukatuko da epea; txapelketa bi mailatan jokatuko da, eta urriaren 22an hasiko da

Zabaldu berri da Ezker Hormako Emakumea Pilotari Txapelketan izena emateko epea.
 

Txapelketa hau, azken urteetako ildoari segiz, bi mailatan jokatuko da (1. eta 2. mailak).


Eta, aurreikusitakoaren arabera, urriaren 22tik abenduaren 24ra jokatuko da, nahiz eta izen-emateak jaso ostean beharrezko egokitzapenak burutuko diren.


Izena pilota elkarteen bitartez eman beharko da. Eta urriaren 4a izango da horretarako azken eguna.
 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, izen-emate orria...

 

 

 










Ir arriba