Nesken Paleta Eskolak

2011/09/20 | Ikastaroak

Irailaren 26ra arte eman daiteke izena; 9 eta 16 urte bitarteko neskei daude zuzenduta

Aurreko urteetan bezala, eta Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurten ere izango da 9 eta 16 urte bitarteko neskentzat (LH 4. mailatik aurrera) Paleta Eskola eskaintza zabala Gipuzkoako hainbat herritan.

 


Irailaren 26ra bitartean izango da irekita izen-ematea (kasu batean 23ra arte eta bestean 29ra arte; ikusi behean). Eta saioei urriaren lehen astean emango zaie hasiera. Batez ere paletan aritzen dira pilotariak, eskuak ere lekutxoren bat izan dezakeen arren. Materiala eta ariketak euren beharretara egokituta daude. Hona hemen eskaintzaren ezaugarri orokorrak:


- Ikastaroen iraupena: urritik ekainera bitartean.

- Saioen maiztasuna: astean behin.

- Ikastaroen kuota: 95€ (materiala barne).

- Jaiak: NPE Eguna.

- Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketan parte hartzeko aukera.

 

 

Eta ondoren duzue herriz herriko xehetasunen eta baldintzen berri:



LASARTE-ORIA


- Pilotalekua: Loidibarren (kiroldegi ondokoa).

- Izen-emate epea: irailaren 23ra arte.

- Non izena eman: ikastetxean, 943471463 (GEPF) edo 696395211 (Maider).

- Orduak eta egunak (aukeran, izen-ematearen arabera azken erabakia): astelehena, 17:30-18:30, 18:30-19:30; asteartea, 17:30-18:30; osteguna, 17:30-18:30; ostirala, 17:30-18:30.



BIDEGOIAN


- Pilotalekua: Udal pilotalekua.

- Izen-emate epea: irailaren 26ra arte.

- Non izena eman: 943471463 (GEPF) edo 655719492 (Ainhoa).

- Ordua eta eguna: astelehena, 17:30-18:30.

 

ATAUN


- Pilotalekua: Auzoeta, kiroldegikoa.

- Izen-emate epea: irailaren 26ra arte.

- Non izena eman: kiroldegian edo eskolan.

- Ordua eta eguna: asteazkena, 17:00-18:00 infantil-kadeteak, 18:00-19:00 alebinak.

 

ASTIGARRAGA


- Pilotalekua: Udal pilotalekua.

- Izen-emate epea: irailaren 26ra arte.

- Non izena eman: Arantzazuko Ama Ikastola, 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).

- Ordua eta eguna: osteguna, 16:45-18:00.

 

AZPEITIA


- Pilotalekua: Betharram pilotalekua.

- Izen-emate epea: irailaren 29ra arte.

- Non izena eman: 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).

- Ordua eta eguna: astelehena, 17:15-18:45.

 

AIA


- Pilotalekua: Udalekoa.

- Izen-emate epea: irailaren 26ra arte.

- Non izena eman: eskolan, 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).

- Ordua eta eguna: ostirala, 16:30-18:00.

 

ZARAUTZ


- Pilotalekua: Zinema pilotalekua (Gaztelekua).

- Izen-emate epea: irailaren 26ra arte.

- Non izena eman: ikastetxean, Zarautz Kirol Elkartean, 943471463 (GEPF)  edo 665988588 (Patri).

- Ordua eta eguna: asteazkena, 17:00-18:30.

 


Informazio gehiagorako: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com.
 

 

 










Ir arriba