Zabalik da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan izena emateko epea

2011/09/22 | Izen-emateak

Irailaren 30a izango da horretarako azken eguna; 2. urteko alebinei eta 1. eta 2. urteko infantilei dago zuzenduta txapelketa, eta eskuz banaka jokatuko dute

Dagoeneko zabalik da Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan izena emateko epea. Txapelketa horien artean lehena izango da hauxe: eskuz banaka jokatzen da, eta 2. urteko alebinek eta 1. eta 2. urteko infantilek hartuko dute parte. Ondoren iritsiko dira Gipuzkoako Errendimendukoa eskuz binaka eta Udaberriko Errendimendu Txapelketa, hau ere eskuz binaka.

 

Eskuz banakako Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa urriaren 16tik abenduaren 18ra jokatuko dela aurreikusten da.

 

Irailaren 30a izango da izena emateko azken eguna.

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean aurkituko dituzue xehetasun gehiago eta hainbat dokumentu: aurkezpena, araudia, eranskina, izen-emate orriak...

 

 

 










Ir arriba