Gipuzkoako Elkarteen Artekoaren Palako finalak, igandean, Andoainen

2011/09/21 | Lehiaketa

Ostegunean eta ostiralean izango dira finalerdiak

Igande honetan (2011-09-25) jokatuko dira, Andoaingo Arrate frontoian, Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketako Palako finalak. Hiru partida izango dira ikusgai: lehendabizikoan 1. mailako jaitsierako postuetan daudenak lehiatuko dira; eta bigarren eta hirugarren norgehiagokak 2. eta 1. mailako finalak izango dira, hurrenez hurren. Hona hemen jaialdia:

 

*Irailak 25, igandea, 10:00, Andoain-Arrate
 

1. Pala, 1. maila (jaitsierak):
TXOST 2 (Mitxelena-Gelbenzu)  /  OIANGU 2 (Aranzegi-Letamendia)

2. Pala, 2. maila (FINALA):
ALTZATARRA (Auzmendi-Razkin) edo TXOST 2 (Garmendia-Juanes)  /  REAL SOCIEDAD (Beniot-Navarro) edo ZUMAIA (Unanue-Alkorta)

3. Pala, 1. maila (FINALA):
OIANGU 1 (Luzuriaga-Soraluze) edo GAZTELEKU (Iradi-Zabala)  /  LANDARE (Elorza-Pichel) edo TXOST 1 (Ayerbe-Argote) 

 

 

Aurretik, beraz, finalerdiak jokatuko dira, zehazki ostegunean eta ostiralean.

Ostegunean, 21:00etan hasita, Andoaingo Arrate frontoian, 2. mailako lehia izango da ikusgai, ALTZATARRA (Auzmendi-Razkin) eta TXOST 2 (Garmendia-Juanes) taldeen artekoa, hain zuzen ere.

Eta ostiralean, Arraten, 20:30etik aurrera, gainontzekoak; 2. mailako bestea lehenik eta 1. mailako biak ondoren: REAL SOCIEDAD (Beniot-Navarro) eta ZUMAIA (Unanue-Alkorta) taldeen artekoa, OIANGU 1 (Luzuriaga-Soraluze) GAZTELEKUren (Iradi-Zabala) aurka, eta LANDARE (Elorza-Pichel) eta TXOST 1 (Ayerbe-Argote) taldeak aurrez aurre jarriko dituena.

 

 

Txapelketak utzitako emaitza guztiak, sailkapenak eta gainontzeko informazioa nahi izanez gero, webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletara jo dezakezue.

 

 

 










Ir arriba