Martxan da Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa

2011/08/30 | Lehiaketa

Palako lehiarekin hasiko da, irailaren 4ko asteburu honetan; gainontzeko espezialitateak hilaren 18ko eta 25eko jardunaldietan gehituko zaizkio

Joan den asteburuan (2011-08-28) abiatu zen 2011-12 denboraldia, Enrique Abril Errebote Txapelketarekin. Eta jardunaldi honetan (2011-09-04) beste lehia bat gehituko zaio: Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Saria, hain zuzen ere.

 

Txapelketarik parte-hartzaileena da Gipuzkoako Elkarteen Artekoa, espezialitate guztietan jokatzen dena.

 

Guztietan goiztiarrena palakoa izango da, harekin hasiko baita lehia asteburu honetan. Gainontzeko espezialitateei irailaren 18ko eta 25eko asteburuetan ekingo zaie.

 

Palako txapelketa 1. eta 2. mailan jokatuko da. 1. mailan ondorengo taldeak lehiatuko dira: Txost 1, Oiangu 1 eta Txost 2 (A multzoa); eta Gazteleku, Landare, Zumaia eta Oiangu 2 (B multzoa). 2. mailan, berriz, Altzatarra, Zumaia eta Txost 1 (A multzoa); eta Euskal Jolas, Real Sociedad eta Txost 2 (B multzoa) izango dira aurrez aurre.

 

Jaialdiak Andoaingo Arrate frontoian izango dira.

 

1. fasea, itzuli bateko ligaxka, irailaren 18ra arte luzatuko da, eta finalak irailaren 25ean aurreikusten dira, Andoainen.

 

Besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan egin daiteke Ezker Hormako Elkarteen Arteko Txapelketaren jarraipena.

 

 

 










Ir arriba