2011-12 denboraldirako lehen izen-emateak, zabalik

2011/07/14 | Izen-emateak

Uztailaren 20an eta 29an bukatuko dira izena emateko epeak

2010-11 denboraldia amaitu berri den honetan, dagoeneko zabalik dira 2011-12rako lehendabiziko izen-emateak. Zehazki, Enrique Abril Errebote Txapelketan, Gazte mailako Gipuzkoako Errebote Txapelketan, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Pala Txapelketan, Ezker Hormako Elkarteen Arteko Gipuzkoako Txapelketan eta Trinketeko Udazkena Sarian eman daiteke izena.

 

 

Ondoren zehaztuko ditugu, banan-banan, txapelketa hauek guztiak:

 

 

ENRIQUE ABRIL ERREBOTE TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: errebotea, nagusiak.

- Aurreikusitako egutegia: abuztuaren 28tik aurrera.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 29a.

 

 

GAZTE MAILAKO GIPUZKOAKO ERREBOTE TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: errebotea, jubenilak.

- Aurreikusitako egutegia: abuztuaren 28tik aurrera.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 29a.

 

 

EZKER HORMAKO ELKARTEEN ARTEKO GIPUZKOAKO PALA TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: pala, nagusiak (1. eta 2. maila); pala motza, nagusiak (1., 2. eta 3. maila); larruzko paleta, nagusiak (1., 2. eta 3. maila).

- Aurreikusitako egutegia: irailetik abendu-urtarrilera.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 20a.

 

 

 EZKER HORMAKO ELKARTEEN ARTEKO GIPUZKOAKO TXAPELKETA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz banaka kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. maila); eskuz binaka kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1., 2. eta 3. maila, eta Ohorezkoa nagusietan); gomazko paleta nagusiak (1., 2. eta 3. maila); erremontea jubenilak eta nagusiak (1. maila); zesta-punta kadeteak, jubenilak eta nagusiak (1. maila);  frontenisa nagusiak (1. maila).

- Aurreikusitako egutegia: irailaren 19tik abenduaren 25era bitartean.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 20a.

 

 

 TRINKETEKO UDAZKENA SARIA


Espezialitateak eta kategoriak: eskuz binaka; kadeteak, jubenilak eta nagusiak.

- Aurreikusitako egutegia: irailaren 18tik azaroaren 27ra bitartean.

- Izena emateko azken eguna: uztailaren 20a.

 

 

 










Ir arriba