Errendimenduko Udaberri Txapelketako finalak, Adunan, Astigarragan eta Lazkaon

2011/06/23 | Lehiaketa

Adunan jokatuko da Gipuzkoa mailako finala, larunbatean; eta ostiralean Ekialdekoa eta Mendebaldekoa, Astigarragan eta Lazkaon, hurrenez hurren

Udaberriko Errendimenduko Txapelketako finalak jokatuko dira asteburu honetan Adunan, Astigarragan eta Lazkaon. Gipuzkoa mailako finalak izango dira Adunakoak, Ekialdekoak Astigarragan izango dira, eta Mendebaldekoak Lazkaon. 2. urteko alebinek eta infantilek jokatzen dute txapelketa hau, eskuz binakako espezialitatean. Ondoren zehazten ditugu jaialdiak:

 

 

*Ekainak 24, ostirala, 19:00, Lazkao. Mendebaldeko finalak

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: LAPKE 1 (Telleria-Mendia) / ATXURBIDE 1 (Urrestarazu-Loidi)
2. Eskuz binaka, infantilak: LAPKE 3 (Zubeldia-Ganzarain) / ZIOTZA 2 (Ezeiza-Garin)

 

*Ekainak 24, ostirala, 19:45, Astigarraga. Ekialdeko finalak

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: HERNANI 1 (Alkorta-Noble) / ZUMAIA (Agirre-Etxabe)
2. Eskuz binaka, infantilak: MUNDARRO (Otaño-Ruiz-Urretabizkaia) / INTZA (Sarasola-Mendizabal)

 

*Ekainak 25, larunbata, 17:00, Aduna. GIPUZKOAKO FINALAK

1. Eskuz binaka, 2. urteko alebinak: URNIETA 3 (Urdangarin-Oiarzabal) / INTXURRE 1 (Zubeldia-Arruti)
2. Eskuz binaka, infantilak: TXAPAGAIN 2 (Beloki-Zabala) / EIBAR (Arrillaga-Narvaiza)

 

 

Webgune honetako Lehiaketak atalean kontsulta ditzakezue txapelketaren nondik norakoak: emaitzak, sailkapenak...

 

 

 










Ir arriba