Hernanik eta Donostiak jokatuko dute Herriarteko Txapelketako eskuko finala

2011/06/22 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.ean

Hernanik eta Donostiak jokatuko dute, igande honetan, Herriarteko Eskuko Txapelketa-Kutxa Sariko finala. 10:30ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Finalerdietan, Hernanik Oiartzun utzi zuen atzean, 1-5 irabazita (12-22, 11-22, 7-22; 19-22, 22-20, 5-22; 76 tanto Oiartzunek, 130 Hernanik). Eta Donostiak 3na berdindu zuen Azkoitiarekin, baina aldeko tanto kopuruari esker egin zuen aurrera (22-21, 22-18, 22-19; 20-22, 21-22, 3-22; 110 tanto egin zituen Azkoitiak, eta 124 Donostiak).

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 26, igandea, 10:30, Donostia-Atano III.a: HERNANI / DONOSTIA
          Kadeteak: E.Altuna-J.Altuna / Chiapuso-Aranguren
          Jubenilak: Lujanbio-Murgiondo / Cristobal-Manzisidor
          Nagusiak: Ojuel-Gorrotxategi / Baez-Fernandez

 

Hernanik 3 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (2000, 2002 eta 2005); eta 6 aldiz izan da txapeldunorde, azken bi edizioetan, besteak beste (Bergararen aurka galdu zuen 2009koa, eta Azpeitiaren kontra iazkoa). Donostiak, berriz, 5 txapel lortuak ditu (1983, 1985, 1986, 1987 eta 1998);  eta podiumeko bigarren koskatxoarekin konformatu behar izan du beste hiru aldiz, azkena 2008an (Azpeitiaren aurka galdu zuenean).

  

 

Gogoratu behar dugu 34 herrik hartu dutela parte aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
 

- Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja izan dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

- Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil izan da baja.

- Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku izan da alta hori.

  

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

ESKUA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

 

PALA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

- Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

 

ZESTA-PUNTA


- Ligaxka (joan-etorria).

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba