Andoainek irabazi du Herriarteko Pala Txapelketa

2011/06/16 | Lehiaketa

Bana berdindu zuen Oiartzunen aurka, baina aldeko tanto kopuruak eman dio garaipena

Andoainek irabazi du 2010-11ko Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Saria. Bana berdindu zuen Oiartzunen aurka, Deban jokatutako jaialdian, baina aldeko tanto kopuruari esker jantzi ahal izan du txapela.  Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 11, larunbata, 17:00, Deba-Aldats: ANDOAIN 1 / Oiartzun 1
          Larruzko paleta: Lete-Iradi (Andoain)  27 / Aizpuru-Garcia (Oiartzun)  35
          Pala motza: Altuna-Zabala (Andoain)  40 / Ezkerro-Argote (Oiartzun)  24

 

Azken bi urtetako txapelei hirugarren hau gehitu dio, beraz, Andoainek. Oiartzunek bi ditu (1996 eta 2001). 2009ko finala errepikatuko da edizio honetan; eta, orduko hartan bezala, andoaindarrek irabazi dute. 


Informazio gehiago, besteak beste, webgune honetako Lehiaketa eta Karteldegia ataletan. Finaleko argazkiak ere ikusgai daude Galeria atalean.

 

 

 










Ir arriba