Zumaia / Mutriku, Herriarteko Zesta-punta Txapelketa-Kutxa Sariko finala, ostiralean

2011/06/15 | Lehiaketa

20:00etan izango da jaialdia, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan

Ostiral honetan jokatuko da Herriarteko Zesta-punta Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 20:00etan, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan. Zumaia eta Mutriku izango dira aurrez aurre. Ligaxka amaituta, lehen postuan sailkatu da Mutriku, 11 punturekin (6 partida jokatuta, 5 irabazita eta 1 galduta); eta bigarren izan da Zumaia, 10 punturekin (6 partida jokatuta, 4 irabazita eta 2 galduta). Tolosa izan da hirugarren, 8 punturekin (6 partida jokatuta, 2 irabazita eta 4 galduta). Eta, azkenik, Donostia laugarren, 7 punturekin (6 partida jokatuta, 1 irabazita eta 5 galduta). Lehen eta bigarren postuan sailkatutakoek lortu dute, beraz, finalerako zuzeneko txartela.

 

Ondoren zehazten dugu jaialdia:


*Ekainak 17, ostirala, 20:00, Mutriku-Miruaitz: ZUMAIA / MUTRIKU
          Kadeteak: Alday-Agirre / Goenaga-Arrizabalaga
          Jubenilak: Alonso-Osa/ Andonegi-Antia
          Nagusiak: Erkiaga-Zabala / Mendizabal-Elezgarai 

 

Zumaiak 6 txapel ditu irabaziak Herriarteko Txapelketan (1999, 2000, 2001, 2002, 2003 eta 2007). Mutrikurentzat, berriz, lehendabiziko txapela janzteko aukera izango da final hau

 

 

Bestetik, eskuko lehian herri finalistak zeintzuk izango diren jakingo dugu asteburu honetan, finalerdien itzuliko partidak jokatuko baitira: Hernani / Oiartzun eta Donostia / Azkoitia. 

 

 

Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
 

- Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

- Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.

- Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.

  

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

ESKUA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

 

PALA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

- Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

 

ZESTA-PUNTA


- Ligaxka (joan-etorria).

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba