Neska jubenilen Udaberri Txapelketa, Intxurre 2 taldearentzat

2011/06/08 | Lehiaketa

29-30 irabazi zioten Alegiakoek Orioko taldeari, final estuan

Ekainaren 3an, ostirala, jokatu zen, Anoetako Alkartasuna frontoian, Udaberri Sariko neska jubenilen gomazko paletako finala. Benetan estua izan zen, garesti zegoen garaipena. Horren erakusgarririk argiena azken emaitza, tanto bakarrak erabaki baitzuen txapelak Alegiara ala Oriora bidean jarriko ziren. Azkenean, Intxurre 2koek eskuratu zuten 30. tantoa:

 

*Ekainak 3, ostirala, 19:00, Anoeta-Alkartasuna

1. Orio (Indo-Beldarrain)  29  / INTXURRE 2 (Senperena-Goitia)  30

 

 

Informazio gehiago webgune honetako Lehiaketak eta Kartelera ataletan, eta www.blogak.com/emakumeapilotari

 

 

 










Ir arriba