Andoainek eta Oiartzunek jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Sariko finala, larunbatean

2011/06/09 | Lehiaketa

17:00etan izango da jaialdia, Debako Aldats pilotalekuan

Larunbat honetan jokatuko da Herriarteko Pala Txapelketa-Kutxa Sariko finala, 17:00etan, Debako Aldats pilotalekuan. Andoain eta Oiartzun izango dira aurrez aurre. Andoain Donostiari gailendu zitzaion finalerdietan (3-1 irabazi zion; 142 tanto egin zituen Andoainek eta 136 Donostiak). Eta Oiartzunek Olaberria utzi zuen kanpoan (3-1 irabazi zion; 145 tanto egin zituen Oiartzunek eta 104 Olaberriak). Ondoren zehazten dugu finalaren jaialdia:


*Ekainak 11, larunbata, 17:00, Deba-Aldats: ANDOAIN / OIARTZUN
          Larruzko paleta: Altuna-Lete / Aizpuru-Garcia
          Pala motza: Iradi-Zabala / Ezkerro-Argote

 

 

Azken bi urtetako txapelduna da Andoain; horiexek dira, hain zuzen ere, dituen txapelak, 2. Oiartzunek ere 2 txapel ditu irabaziak, 1996an lehena eta 2001ean bigarrena. 2009ko finala errepikatuko da oraingo honetan. Urte hartan Andoainek irabazi zuen; 2011koa ikusteko dago. 

 

 

Bestetik, eskuko lehian finalerdien joaneko partidak jokatuko dira jardunaldi honetan: Oiartzun / Hernani eta Azkoitia / Donostia. Eta zesta-puntan ligaxkako 6. eta azken jardunaldia. 

 

 

Gogoratu behar dugu 34 herri ari direla parte hartzen aurtengo Herriarteko Txapelketan, iaz baino 1 gutxiago.
 

- Eskuz (44. edizioa bete du dagoeneko) 22 herri, iaz baino 1 gutxiago. Iaztik baja dira Aretxabaleta, Eskoriatza, Tolosa eta Zestoa; eta alta, berriz, Berrobi, Errenteria eta Zaldibia.  

- Palako lehian (21. edizioa) ere iaz baino 1 gutxiago, 8, hain zuzen ere. Usurbil da baja.

- Eta zesta-puntaz (14. edizioa), azkenik, 4, iaz baino 1 gehiago. Mutriku da alta hori.

  

 

Hemen doazkizue, zehatz-mehatz, espezialitate bakoitzeko hainbat datu

 

ESKUA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Eskuz binaka kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 22: ALBIZTUR, ALEGIA, AMASA-VILLABONA, AMEZKETA, ANDOAIN, ARRASATE, ASTIGARRAGA, ATAUN, AZKOITIA, AZPEITIA, BERGARA, BERROBI, BIDEGOIAN, DONOSTIA, ELGOIBAR, ERRENTERIA, HERNANI, LASARTE-ORIA, OIARTZUN, SORALUZE, USURBIL, ZALDIBIA

- Egutegia:

Final-hamaseirenak: maiatzak 1 + maiatzak 8

Final-zortzirenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Final-laurdenak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finalerdiak: ekainak 12 + ekainak 19

Finala: ekainak 26

 

PALA
 

- Kanporaketak (joan-etorria).

- Larruzko paleta eta pala motza, nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 8: ANDOAIN, DEBA, DONOSTIA, ERRENTERIA, OIARTZUN, OLABERRIA, ORDIZIA, URNIETA

- Egutegia:

Final-laurdenak: maiatzak 15 + maiatzak 22

Finalerdiak: maiatzak 29 + ekainak 5

Finala: ekainak 12

 

ZESTA-PUNTA


- Ligaxka (joan-etorria).

- Zesta-punta kadete, jubenil eta nagusietan.

- Parte-hartzaileak, 4: DONOSTIA, MUTRIKU, TOLOSA, ZUMAIA

- Egutegia:

Ligaxkako jardunaldiak (6): maiatzak 8, 15, 22 eta 29 + ekainak 5 eta 12

Finala: ekainak 19

 
 
 

Webgune honetako Lehiaketak eta Karteldegia ataletan aurki daiteke Herriarteko Txapelketaren inguruko informazio guztia: zozketen emaitzak eta kanporaketak, astez asteko partiden egutegia, emaitzak, araudia...

 

 

 










Ir arriba