Martxan da Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusia

2011/05/27 | Lehiaketa

Munduko pilotari onenetakoak ariko dira; ekainaren 25ean jokatuko da finala, Irungo Ramuntxo Berri trinketean

Martxan da Emakumeen Paleta Argentinarreko Kutxa Sari Nagusia. Atzo iluntzean (2011-05-26) aurkeztu zuten, Donostiako Kirol Etxean, pilotari parte-hartzaileak bertan zirela. Eta igande honetan bertan, hilak 29, jarriko da martxan goi mailako txapelketa hau.

 

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) antolatzen duen lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edota Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, txapelketa honetan ariko diren Maite Ruiz de Larramendi, Maika Elguezabal, Amaia Etchelecu, Nagore Arozena, Maider Mendizabal, Stephanie Leiza eta Maritxu Housset. 

 

Antolaketa Batzordeak, hain zuzen ere, 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Zehazki, hauexek dira parte-hartzaileak:


Aurrelariak

  • Maider Mendizabal (Gipuzkoa)
  • Maitane Aburuza (Gipuzkoa)
  • Susana Muneta (Nafarroa)
  • Haizea Zamora (Nafarroa)
  • Amaia Etchelecu (Lapurdi)
  • Stephanie Leiza (Lapurdi)
  • Ordezkoak: Judith Etxarri (Nafarroa)


Atzelariak

  • Nagore Arozena (Gipuzkoa)
  • Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
  • Maika Elguezabal (Lapurdi)
  • Magalie Comet (Lapurdi)
  • Maritxu Housset (Lapurdi)
  • Severine Graciet (Landak)
  • Ordezkoak: Amaya Serre (Nafarroa Beherea) eta Ainhoa Montes (Gipuzkoa)

  

Multzo bakoitzean joaneko ligaxka jokatuko dute pilotariek, denek denen aurka, maiatzaren 29tik ekainaren 12ra bitartean. Lehenengo eta bigarren postuetan sailkatutako bikoteek, elkarren aurka gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera, ekainaren 19an. Ekainaren 25ean, azkenik, finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute eta galtzaileek, berriz, 3. eta 4. posturako lehia.

 

Jardunaldi guztiak Irungo Ramuntxo Berri trinketean jokatuko dira, igande goizetan, 11:30etik aurrera. Finala, berriz, larunbatez jokatuko da, ordu berean. Jaialdi bakoitzean bina partida ikusteko aukera izango da. Hona hemen jardunaldiz jardunaldiko egutegia:


- Maiatzak 29, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri

1. Stephanie LEIZA-Maite R. LARRAMENDI / Haizea ZAMORA-Magalie COMET
2. Maitane ABURUZA-Maritxu HOUSSET / Maider MENDIZABAL-Maika ELGUEZABAL


- Ekainak 5, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri

1. Maider MENDIZABAL-Maika ELGUEZABAL / Amaia ETCHELECU-Nagore AROZENA
2. Haizea ZAMORA-Magalie COMET / Susana MUNETA-Severine GRACIET


- Ekainak 12, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri

1. Susana MUNETA-Severine GRACIET / Stephanie LEIZA-Maite R. LARRAMENDI
2. Amaia ETCHELECU-Nagore AROZENA / Maitane ABURUZA-Maritxu HOUSSET


- Ekainak 19, igandea, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri. FINALERDIAK

1. A1 / B2
2. B1 / A2


- Ekainak 25, larunbata, 11:30, Irun-Ramuntxo Berri. FINALA

1. 3.4. postuak
2. Finala

 

Txapelketaren jarraipena egin ahal izango duzue www.blogak.com/emakumeapilotari atarian edo webgune honetako Lehiaketa eta Kartelera ataletan.

 

 

 










Ir arriba