Mutilen eskuko teknifikazio proiektuan izen-ematea zabalik, hilaren 10era arte

2021/09/01 | Lehiaketa

Gipuzkoako klubetako infantil eta kadete kategorietako pilotarientzat da deialdia; irailaren 15ean, 22an eta 29an aurreikusten dira hautaketa entrenamenduak, eta ondo bidean urrian ekingo liekete entrenamenduei

2021-22 denboraldian ere mutilen eskuko teknifikazio proiektuarekin lanean jarraituko du Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF). Pilotariei entrenamendu tekniko pertsonalizatua eskaintzea du xede egitasmoak.

 

 

Azken urteotan bezala, denboraldi honetan ere eskuz aritzen diren Gipuzkoako infantil eta kadete kategorietako mutil pilotariei dago zuzenduta deialdia

 

 

Gaurtik bertatik (2021-09-01) eman ahal izango dute beraien pilotarien izena lurraldeko klubek. Hilaren 10a, ostirala, izango da horretarako azken eguna.

 

 

Izena emandako pilotariek hautaketa entrenamenduetara deituko dituzte datozen asteotan: hilaren 15ean Goierri-Tolosaldea-Aiztondokoak, 22an Deba-Urola Kostakoak, eta 29an Bidasoa-Oarso-Burruntzakoak.

 

 

Ondo bidean, aukeratutakoek urrian ekingo diete entrenamenduei. Asteazken arratsaldetan izango dira saioak. Kadete kategoriako pilotariak Donostiako Atano III.ean entrenatuko dira, eta infantilak eskualdeetan.

 

 

Aurrerago emango dugu xehetasun gehiagoren berri.

 

 

 






Ir arriba