Behar Zana eta Zubieta taldeek jokatuko dute Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala, igandean

2021/07/08 | Lehiaketa

10:30ean hasiko da norgehiagoka, Villabonako Errebote plazan

Gipuzkoako Errebote Txapelketako finala ikusteko aukera izango da, asteburuan. Iaz ez zen txapelketa antolatzerik izan COVIDagatik. Baina denboraldi honetan, eta formatu laburrean bada ere, hainbat norgehiagokaz gozatzeko parada izan da.

Aurreko larunbatean (2021-07-03), hiru talde parte-hartzaileek -Villabonako Behar Zana, Oiartzungo Txost eta Zubieta- denek denen kontra jokatu zuten, Zubietan. Eta handik atera dira finalistak: aurten ez da aurreko bi edizioetako finala errepikatuko (Zubieta vs Txost), billabonatarrak sailkatu baitira zubietarrekin batera. Hala, Behar Zana eta Zubieta lehiatuko dira 2021eko txapelaren bila, igandean, 10:30ean, Villabonako Errebote plazan:

 

 

Uztailak 11, igandea, 10:30, Villabona-Errebote plaza
 

Errebotea, nagusiak: BEHAR ZANA / ZUBIETA

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa plaza-Errebotea nagusiak atalean dago ikusgai txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba