Realeko bi talde aurrez aurre Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finalean

2021/07/01 | Lehiaketa

Agirre-Lujanbio bikotearen Real Sociedad 3 eta Brosa-Begiristainen Real Sociedad 1 lehiatuko dira, txapela janztea helburu; larunbatean jokatuko dute finala, Donostiako Gaska trinketan, 10:30ean

Real Sociedad klubarentzat izango da Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako txapela. Bere bi talde izango baitira aurrez aurre finalean, larunbatean, 10:30ean, Donostiako Gaska trinketan: Agirre-Lujanbioren Real Sociedad 3, eta Brosa-Begiristainen Real Sociedad 1:

 

 


Uztailak 3, larunbata, 10:30, Donostia-Gaska


1. Larruzko paleta, nagusiak: 
REAL SOCIEDAD 3 (Aitor Agirre-Joseba Lujanbio) / REAL SOCIEDAD 1 (Aitor Brosa-Mikel Begiristain)

 

 

 

7 talde lehiatu dira aurten larruzko paletako espezialitatean Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan: Altzatarra 1, Altzatarra 2, Eple, Real Sociedad 1, Real Sociedad 2, Real Sociedad 3 eta Txost.

 

 

 

Txapelketak emandako guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa-larruzko paleta atalean aurki daiteke.

 

 

 

*Argazkia: artxiboko irudia, 2015-16 denboraldiko finala.

 

 

 






Ir arriba