Ataun, Zumaia, Abantzu, Bergara eta Soraluze ere, garaile Udaberri Sarian

2021/06/30 | Lehiaketa

Eskuz binakako finalak jokatu dituzte: ataundarrek kadeteen 3. mailako lehia irabazi dute, zumaiarrek kadeteen 2. mailakoa, zestoarrek jubenilen 2. mailakoa, Bergara 2 taldekoek nagusien 2 mailakoa, eta Soraluzekoek nagusien 1. mailakoa

Bukatu da 2021eko Udaberri Saria. Joan den asteburuan jokatu zituzten eskuz binakako finalak, eta Ataun, Zumaia, Abantzu, Bergara 2 eta Soraluze taldeko pilotariak nagusitu dira, hurrenez hurren, Izurun, Gazteleku 1, Oiarpe, Legazpi eta Zazpi Itturri taldekoen aurka.

Kadeteen 3. mailako lehia irabazi dute ataundarrek, zumaiarrek kadeteen 2. mailakoa, zestoarrek jubenilen 2. mailakoa, Bergara 2 taldekoek nagusien 2. mailakoa, eta Soraluzekoek nagusien 1. mailakoa (aurreko jardunaldian jokatutako finaletan, Oiarpe, Tolosa 2, Azkoitia eta Intxurre 2 izan ziren garaile; hurrenez hurren, eskuz binaka kadeteen 1. mailan, eskuz binaka jubenilen 1. mailan, gizonezkoen gomazko paletan eta emakumezkoen gomazko paletan).

 

 

 

Hemen emaitza guztiak laburbilduta:

 

Ekainak 25, ostirala, 19:00, Ataun-Auzoeta


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila
ATAUN (Enaitz Artola-Zuhatz Sukia) 22 /
IZURUN (Mirian Arraiza-Markel Uranga) 10

 

Ekainak 25, ostirala, 20:30, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BERGARA 2 (Mikel Etxezarreta-Aritz Rezusta) 22 /
LEGAZPI (Ion Agirre-Aimar Telleria) 18

 

Ekainak 26, larunbata, 12:00, Amezketa-Larrunarri


1. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
ZAZPI ITTURRI (Aitor Altuna-Beñat Beloki) 8 /
SORALUZE (Ander Murua-Manex Balerdi) 22

 

Ekainak 27, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri


1. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
ZUMAIA (Aritz Olaizola-Oier Azpeitia) 22 /
GAZTELEKU 1 (Julen Gaztañaga-Aitor Arrillaga) 16

2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila
OIARPE (Ugaitz Iriarte-Haitz Aranburu) 17 /
ABANTZU (Mattin Eizagirre-Xabat Sasiain) 22

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 

*Argakiak: Zumaia eta Amezketako Zazpi Itturri klubak.

 

 

 






Ir arriba