Azkoitiak jantzi du bigarrena

2021/06/29 | Lehiaketa

Azkoitiak irabazi du 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako gomazko paletako finala, Donostiaren aurka; azken bi edizioetan (2019 eta 2021) nagusitu dira azkoitiarrak, eta lehendabizikoan (2018) donostiarrak

Bai Azkoitiak bai Donostiak nahi zuten bigarren txapela Gipuzkoako Herriarteko Gomazko Paletako Txapelketan. Igandean jokatu zuten 2021eko finala, Villabonan (3. ediziokoa; 2020koa ezin izan zen jokatu COVIDagatik). Eta azkoitiarrek eraman zuten txapela etxera, 2-1 irabazita (azken edizioa ere, 2019koa, beraiek irabazi zuten; Donostia lehenengoan, 2018koan, nagusitu zen). Azkoitia banakako lehian, kantxan osoan, gailendu zitzaion Donostiari, binakakoan donostiarrak nagusitu ziren, eta azken partidak hautsi zuen berdinketa; Azkoitiak irabazi zuen hirugarrena, banakako lehia, 7aren barruan.

 

 

 

Ondorengo lerroetan, jaialdiaren xehetasunak:

 


Ekainak 27, igandea, 10:30, Villabona-Behar Zana

 

AZKOITIA 2 / DONOSTIA 1


1. Gomazko paleta, banaka frontoi osoan:
AZKOITIA (Iker Epelde) 20 / DONOSTIA (Unai Aroztegi) 18

2. Gomazko paleta, binaka:
AZKOITIA (Aratz Zabaleta-Igor Juaristi) 5 / DONOSTIA (Santi Ubeda-Xabi Huegun) 20

3. Gomazko paleta, banaka 7aren barruan:
AZKOITIA (Jokin Aizpuru) 20 / DONOSTIA (Xabi Elejalde) 10

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Azkoitia txapelketa honetan: Amaia Aizpuru, Jokin Aizpuru, Markos Azpiroz, Iker Epelde, Igor Juaristi, Igor Larrañaga eta Aratz Zabaleta.

Eta ondorengoek Donostia: Xabier Arana, Juan Luis Aranjuelo, Unai Aroztegi, Oscar Barbulo, Aritz Crespo, Xabier Elejalde, Kristobal Gastesi, Xabier Huegun, Iñaki Peluaga, Santiago Ubeda eta Mikel Urbieta.

 

 

 

Bai Azkoitiak bai Donostiak Herriarteko Gomazko paleta Txapelketaren 3 edizioetan hartu dute parte.

Azkoitia 2 final jokatu ditu, eta 2ak irabazi ditu: 2019koa (Tolosaren aurka) eta 2021ekoa (Donostiaren kontra). 

Donostiak ere 2 final jokatu ditu. 1 irabazi du: 2018koa (Azpeitiari nagusituta). Eta beste 1 galdu: aurtengoa ( Azkoitiaren aurka).

Elkarren aurka jokatu duten lehendabiziko finala izan da aurtengoa.

 

 

 

18 herri lehiatu dira aurten gomazko paletaz: Aia, Amasa-Villabona, Andoain, Anoeta, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Deba, Donostia, Errenteria, Hernani, Mutriku, Orio, Soraluze, Tolosa, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga.

 

 

 

Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketak utzitako guztia ikusgai dago Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Gomazko paleta atalean. Eta baita irudi batzuk ere, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Ir arriba