Udaberri Sariko finalak, asteburuan, Ataunen, Bergaran, Amezketan eta Zumaian

2021/06/22 | Lehiaketa

Eskuz binakako lehiak izango dira guztiak; aspaldiko partez, zaleek partidak aurrez aurre ikusteko aukera izango dute; Oiarpe, Tolosa 3, Azkoitia eta Intxurre 2 taldeek irabazi dituzte gainontzeko finalak

Aurreko jardunaldikoei segida emanez, asteburu honetan ere Udaberri Sariko final ugari jokatuko dituzte Gipuzkoako pilotariek, eta bukatutzat emango da, hala, denboraldi honetako txapelketa. Lehia guztiak eskuz binakakoak izango dira. Oraingoan Ataunen, Bergaran, Amezketan eta Zumaian izango dira jaialdiak eta, aspaldiko partez, aforoak eta segurtasun neurri eta protokoloak errespetatuz bada ere, zaleek partidak aurrez aurre ikusteko aukera izango dute.

 

 

Hemen jaialdi guztien xehetasunak:

 

Ekainak 25, ostirala, 19:00, Ataun-Auzoeta


1. Eskuz binaka, kadeteak 3. maila: 
ATAUN (Enaitz Artola-Zuhatz Sukia) /
IZURUN (Mirian Arraiza-Markel Uranga)

 

Ekainak 25, ostirala, 20:30, Bergara-Udalekoa


1. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
BERGARA 2 (Mikel Etxezarreta-Aritz Rezusta) /
LEGAZPI (Ion Agirre-Aimar Telleria)

 

Ekainak 26, larunbata, 12:00, Amezketa-Larrunarri


1. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
ZAZPI ITTURRI (Aitor Altuna-Beñat Beloki) /
SORALUZE (Ander Murua-Manex Balerdi)

 

Ekainak 27, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri


1. Eskuz binaka, kadeteak 2. maila:
ZUMAIA (Aritz Olaizola-Oier Azpeitia) /
GAZTELEKU 1 (Julen Gaztañaga-Aitor Arrillaga)

2. Eskuz binaka, jubenilak 2. maila: 
OIARPE (Ugaitz Iriarte-Haitz Aranburu) /
ABANTZU (Mattin Eizagirre-Xabat Sasiain)

 

 

 

Aurreko jardunaldiko finalei dagokienean, bestalde, Oiarpe (eskuz binaka kadeteak 1. maila), Tolosa 3 (eskuz binaka jubenilak 1. maila), Azkoitia (gomazko paleta mutil nagusiak) eta Intxurre 2 (gomazko paleta neska jubenilak) nagusitu ziren. Ondorengo lerroetan laburbildu ditugu emaitza guztiak:

 

Ekainak 18, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea
 

1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila
OIARPE (Oihan Etxeberria-Ekain Mitxelena) 22 /
ZAZPI ITTURRI 3 (Ugaitz Mujika-Julen Armaolea) 8

2. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila:
MURUMENDI (Xabier Olano-Ioritz Astigarraga) 8 /
TOLOSA 3 (Mikel Aranbarri-Iker Garcia) 22



Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea


1. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak
AZKOITIA (Iker Epelde-Aratz Zabaleta) 25 /
LAGUNAK (Asier Gurrutxaga-Mikel Arrieta) 10



Ekainak 20, igandea, 11:30, Alegia-Elorri


1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
INTXURRE 3 (Uxue Olano-Nagore Murua) 28 /
INTXURRE 2 (Anne Agirre-Maddi Iturriotz) 30

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurki daiteke txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba