Gipuzkoako Txapelketako palako finala eta zesta-puntako banakakoak, asteburuan

2021/06/24 | Lehiaketa

Larunbatean ikusi ahal izango dira zesta-puntako banakako finalak, Mutrikun, eta igandean palakoa, Andoainen; joan den jardunaldian jokatutako gomazko paletako banakako finaletan, Belokiko Vianak eta Tolosako Arregik jantzi zituzten txapelak

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, denboraldiko azken finalak izango dira ikusgai, asteburuan: larunbatean, 17:00etan hasita, Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, zesta-puntako banakako lehiak jokatuko dituzte; eta igandean, 11:30ean, Andoaingo Arraten, palako finalaz gozatzeko aukera izango da.

Tokian tokiko edukiera eta segurtasun neurriak jarraituz, zaleek jaialdiez aurrez aurre gozatzeko aukera izango dute.

 

 

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu bi jaialdiak:

 

Ekainak 26, larunbata, 17:00, Mutriku-Miruaitz


1. Zesta-punta banaka, kadeteak: 
DANOK BAT-Unax Zubizarreta / HONDARRIBIA-Oier Rodrigo

2. Zesta-punta banaka, jubenilak:
ZUMAIA-Gonzalo Agirre / DANOK BAT-Eñaut Urreisti

3. Zesta-punta banaka, nagusiak:
DANOK BAT-Mikel Manzisidor / ZUMAIA-Cosme Agirre

 


Ekainak 27, igandea, 11:30, Andoain-Arrate


1. Pala, nagusiak: 
EPLE (Ruben Pichel-Abel Pichel) / GAZTELEKU 2 (Ibon Altuna-Aritz Rekalde)

 

 

 

Bestetik, joan den jardunaldian gomazko paletako banakako finalak (7aren barruan) jokatu zituzten, Azkoitian. Belokiko Josu Vianak jantzi zuen txapela 2. mailan, eta Tolosako Odei Arregik 1. mailan:

 

Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea


2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
BELOKI-Josu Viana 25 / LOIOLATARRA-Xabier Arana 12

3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
TOLOSA-Odei Arregi 25 / AZKOITIA-Jokin Aizpuru 19

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta bestelako xehetasunak.

 

 

 

*Argazkiak: Mutrikuko Danok Bat eta Zumarragako Beloki klubak.

 

 

 






Ir arriba