Hamargarrena Zumaiarentzat

2021/06/21 | Lehiaketa

Zumaiak irabazi du 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa, finalean Mutrikuri 1-2 gailenduta; bere hamargarren txapela lortu du, hala, lehia honetan

Zumaiak irabazi du 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketa. 1-2 gailendu zaio Mutrikuri finalean (Zumaiak kadeteen eta nagusien lehiak irabazi ditu, eta Mutrikuk jubenilena), eta bere hamargarren txapela lortu du, hala. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

Ekainak 10, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri

 

MUTRIKU 1 / ZUMAIA 2


1. Kadeteak:
MUTRIKU (Unax Zubizarreta-Manex Ansola) 18 / ZUMAIA (Woody Watkins-Gonzalo Agirre) 30

2. Jubenilak:
MUTRIKU (Eñaut Urreisti-Eneritz Lizardi) 30 / ZUMAIA (Haritz Egaña-Ander Ureta) 14

3. Nagusiak:
MUTRIKU (Yon Iparragirre-Mikel Manzisidor) 20 / ZUMAIA (Cosme Agirre-Unai Uranga) 30

 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Zumaiako taldea aurtengo Herriartekoan: Cosme Agirre, Eduardo Agirre, Gonzalo Agirre, Haritz Egaña, Gotzon Enbil, Oier Mardaras, Julen Mugerza, Daniel Odriozola, Unai Uranga, Ander Ureta eta Woody Watkins.

Eta ondorengoek Mutriku: Oinatz Agirregomezkorta, Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Manex Ansola, Zuhaitz Arrillaga, Alain Basterretxea, Aiert Beristain, Haritz Eizagirre, Igor Elezgarai, Aimar Flores, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Manex Sasiain, Eñaut Urreisti, Erlantz Urreisti eta Unax Zubizarreta.

 

 

 

2021eko edizioa irabazita, Zumaiak hamargarren txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011, 2012 eta 2018 urteetan lortu zituen. Eta beste 10 aldiz izan da txapeldunorde: 2004, 2005, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko txapelketetan.

Mutrikuk 6 txapel ditu: 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 eta 2019 urteetan irabazi zituen finalak. Eta, aurtengoarekin, beste 4 bider izan da txapeldunorde: 2011n, 2012an, 2018an eta 2021ean. 

 

 

 

Zumaiak jarraitzen du, beraz, sailkapen buru txapelei dagokienean: esan bezala, 10 ditu (10 aldiz txapeldunorde). Atzetik da Mutriku aurtengo txapeldunordea, 6 txapelekin (4 aldiz txapeldunorde). Hirugarren postuan Tolosa, 4rekin (azpitxapeldun 6 aldiz). Eta atzetik Donostia, 3 txapelekin (2 bider txapeldunorde). 

 

 

 

Zumaia Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, hau da, 23 aldiz, eta 20 finaletara iritsi da.

Mutrikuk 11 ediziotan hartu du parte, eta 10 final jokatu ditu

 

 

 

Bi herriek 9 final jokatu dituzte elkarren kontra txapelketa honetan, 2011tik 2018ra arteko edizioetan (biak barne) eta 2021ean: Mutrikuk irabazi du horietako 5etan (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017), eta Zumaiak 4tan (2011, 2012, 2018 eta 2021).

 

 

 

Lau herri lehiatu dira aurtengo edizioan: Donostia, Hondarribia, Mutriku eta Zumaia.

 

 

 

Lehiaketa-Herriartekoa-Zesta-punta atalean 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketak utzitako guztia dago laburbilduta.

 

 

 

*Argazkiak: Zumaiako Baleike.eus eta Mutrikuko Danok Bat kluba.

 

 

 






Ir arriba