Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako banakako finalak, igandean, Azkoitian

2021/06/17 | Lehiaketa

Beloki klubeko Josu Viana eta Loiolatarrako Xabier Arana izango dira aurrez aurre nagusien 2. mailako finalean, eta Tolosako Odei Arregik eta Azkoitiko Jokin Aizpuruk neurtuko dituzte indarrak nagusien 1. mailakoan

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan lehendabiziko aldiz jokatu den lehia ere bukatzear da: gomazko paleta banaka 7aren barruan, hain zuzen ere. Igandean jokatuko dituzte finalak, Azkoitian; 10:00etan hasita, jaialdiko 2. partida izango da nagusien 2. mailakoa eta 3. partida nagusien 1. mailakoa (lehendabiziko norgehiagoka Udaberri Sariko gizonezkoen gomazko paletako finala izango da).

 

Indarrean dauden neurriak betez, final hauek ere ikuslerik gabe izango dira.

 

 

Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea


2. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 2. maila:
BELOKI-Josu Viana / LOIOLATARRA-Xabier Arana

3. Gomazko paleta banaka 7aren barruan, nagusiak 1. maila:
TOLOSA-Odei Arregi / AZKOITIA-Jokin Aizpuru

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma-Gomazko paleta banaka 7 atalean ikus daitezke txapelketaren nondik norakoak.

 

 

 






Ir arriba