Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala, igandean

2021/06/17 | Lehiaketa

11:00etan hasiko da jaialdia, ateak itxita, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan; elkarren aurka txapelketan honetan jokatzen duten bederatzigarren finala izango da

Mutrikuk eta Zumaiak jokatuko dute 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Zesta-punta Txapelketako finala, igandean. Ligaxka amaituta, lehen eta bigarren postuan sailkatu baitira bi herriak; Mutriku lehendabizi, 7 punturekin, eta Zumaia bigarren, 6 punturekin. 11:00etan hasiko da jaialdia, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan, neurriak hala baldintzatuta, ateak itxita:

 

 

Ekainak 10, igandea, 11:00, Zumaia-Aitzuri


1. Kadeteak: MUTRIKU / ZUMAIA

2. Jubenilak: MUTRIKU / ZUMAIA

3. Nagusiak: MUTRIKU / ZUMAIA
 

 

 

Pilotari hauek osatu dute Mutrikuko taldea aurtengo Herriartekoan: Oinatz Agirregomezkorta, Markel Andonegi, Aitor Andonegi, Manex Ansola, Zuhaitz Arrillaga, Alain Basterretxea, Aiert Beristain, Haritz Eizagirre, Igor Elezgarai, Aimar Flores, Yon Iparragirre, Amets Lekube, Eneritz Lizardi, Mikel Manzisidor, Jon Iñaki Mendizabal, Manex Sasiain, Eñaut Urreisti, Erlantz Urreisti eta Unax Zubizarreta.

Eta ondorengoek Zumaiakoa: Cosme Agirre, Eduardo Agirre, Gonzalo Agirre, Haritz Egaña, Gotzon Enbil, Oier Mardaras, Julen Mugerza, Daniel Odriozola, Unai Uranga, Ander Ureta eta Woody Watkins.

 

 

 

Mutrikuk Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren 23 edizioetatik 11etan hartu du parte, eta 9 final jokatu ditu (aurtengoarekin, 10.a)

Zumaia txapelketaren edizio guztietan lehiatu da, eta 20 finaletara (aurtengoarekin) iritsi da.

 

 

 

Mutriku 6 aldiz izan da txapeldun: 2013, 2014, 2015, 2016, 2017 urteetan irabazi zituen finalak, eta baita azken edizioan ere, 2019an (COVID-agatik ez zen 2020ko Herriartekoa jokatzerik izan). Eta beste 3 bider izan da txapeldunorde: 2011n, 2012an eta 2018an. 

Zumaiak, berriz, 9 txapel ditu palmaresean, 1999, 2000, 2001, 2002, 2003, 2007, 2011, 2012 eta 2018 urteetakoak. Eta 10 aldiz izan da txapeldunorde: 2004, 2005, 2008, 2009, 2010, 2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017ko edizioetan.

 

 

 

Bi herriek 8 final jokatu dituzte elkarren kontra txapelketa honetan, 2011tik 2018ra arteko edizioetan (biak barne): Mutrikuk irabazi du horietako 5etan (2013, 2014, 2015, 2016 eta 2017), eta Zumaiak 3tan (2011, 2012 eta 2018). Ea oraingoan nork janzten duen txapela. Zorte on biei!

 

 

 

Herriarteko Zesta-punta Txapelketaren xehetasun guztiak Lehiaketa-Herriartekoa-Zesta-punta atalean daude ikusgai.

 

 

 






Ir arriba