Udaberri Sariko finalak, asteburuan, Azkoitian eta Alegian

2021/06/16 | Lehiaketa

Azkoitian eskuz binakako norgehiagokak jokatuko dituzte ostiralean, eta gizonezkoen gomazko paletako finala igandean; Alegian, berriz, emakumezkoen gomazko paletakoa, igandean

Asteburu honetan (2021-06-20) eta datorrenean (2021-06-27) jokatuko dituzte Udaberri Sariko finalak.

Jardunaldi honetan, Azkoitian eta Alegian izango dira jaialdiak: Azkoitian eskuz binakako norgehiagokak jokatuko dituzte (kadeteak 1. maila eta jubenilak 1. maila), ostiralean, eta gizonezkoen gomazko paletako finala (nagusiak), igandean; Alegian, emakumezkoen gomazko paletakoa (jubenilak), igandean.

Indarrean dauden neurriak jarraituz, oraingoan ere final guztiak ikuslerik gabe izango dira.

Hemen jaialdi guztien xehetasunak:

 

 

Ekainak 18, ostirala, 19:00, Azkoitia-Gurea
 

1. Eskuz binaka, kadeteak 1. maila: 
OIARPE (Oihan Etxeberria-Ekain Mitxelena-Oier Zabaleta) /
ZAZPI ITTURRI 3 (Ugaitz Mujika-Julen Armaolea)

2. Eskuz binaka, jubenilak 1. maila:
MURUMENDI (Xabier Olano-Ioritz Astigarraga) / TOLOSA 3 (Mikel Aranbarri-Iker Garcia)


 

Ekainak 20, igandea, 10:00, Azkoitia-Gurea


1. Gomazko paleta gizonezkoak, nagusiak: 
AZKOITIA (Iker Epelde-Aratz Zabaleta) / LAGUNAK (Asier Gurrutxaga-Mikel Arrieta)


 

Ekainak 20, igandea, 11:30, Alegia-Elorri


1. Gomazko paleta emakumezkoak, jubenilak:
INTXURRE 3 (Uxue Olano-Eneritz Agirre) / INTXURRE 2 (Anne Agirre-Maddi Iturriotz)

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean aurki daiteke Udaberri Sariaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba