Arraizak (Izurun) eta Larrartek (Su-Berri) irabazi dute Gipuzkoako lau terdiko Txapelketa

2021/06/15 | Lehiaketa

Emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatu zituzten ostiralean, Donostian; Arraiza jubeniletan nagusitu zen, Bergarako Barrocalen aurka, eta Larrartek nagusietan irabazi zion Izurungo Bergarari

Mirian Arraizak (Izurun) eta Miren Larrartek (Su-Berri) jantzi dituzte txapelak emakumezkoen eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketan. Arraizak irabazi du jubenilen mailako lehia, Bergarako Maddi Barrocalen aurka; eta Larrartek nagusien mailakoa, Izurungo Arrate Bergararen kontra:

 

 

Ekainak 11, ostirala, 19:00, Donostia-Ibaeta

 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumezkoak, jubenilak:
BERGARA-Maddi Barrocal 14 / IZURUN-Mirian Arraiza 22

2. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumezkoak, nagusiak:
IZURUN-Arrate Bergara 20 / SU-BERRI-Miren Larrarte 22

 

 

 

Indarrean dauden neurriak betez, ateak itxita jokatu zen jaialdia; baina dagoeneko ikus daiteke finalen irudi bilduma Argazki galeriak txokoan. Txapelketak utzitako datu guztiak ere kontsulta daitezke, Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Eskuz banaka lau t'erdian neskak atalean.

 

 

 






Ir arriba