Zumaia eta Ametsa aurrez aurre Udaberri Sariko zesta-puntako finalean

2021/06/09 | Lehiaketa

Ostiralean izango da Woody Watkins-Maite Ortiz de Mendibil eta Markel Mujika-Aroa Goenaga bikoteen artekoa, Tolosako Santa Luzia auzoko Uzturpe frontoian, 21:00etan

Udaberri Sariko finalen txanda ere iritsi da dagoeneko. Ostiralean, hain zuzen ere, jokatuko da lehendabizikoa: zesta-puntako kadeteen kategoriakoa. Zumaia eta Ametsa taldeak iritsi dira finalera, eta Tolosako Santa Luzia auzoko Uzturpe frontoian neurtuko dituzte indarrak, 21:00etatik aurrera. Ikuslerik gabe jokatuko dute partida:

 

 

Ekainak 11, ostirala, 21:00, Tolosa-Uzturpe (Santa Luzia)

 

1. Zesta-punta, kadeteak:
ZUMAIA (Woody Watkins-Maite Ortiz de Mendibil) / AMETSA (Markel Mujika-Aroa Goenaga)

 

 

 

Datorren bi jardunaldietan (ekainaren 20koan eta 27koan) izango dira txapelketako gainontzeko finalak, eskuz binakakoak eta gomazko paletakoak.

 

 

 

Udaberri Sariaren inguruko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean kontsulta daiteke.

 

 

 

*Argazkiak: Tolosako Beotibar Zesta-punta Elkartea.

 

 

 






Ir arriba