Emakumezkoen eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak, ostiralean

2021/06/09 | Lehiaketa

Jubenilak lehiatuko dira lehenik, eta ondoren nagusiak, 19:00etan hasiko da jaialdia, ateak itxita, Donostiako Ibaeta frontoian

Ostiralean, hilak 11, jokatuko dituzte emakumezkoen eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako finalak, Donostian. Ibaetako frontoiak hartuko du bi partidako jaialdia; 19:00etan hasita, jubenilak lehiatuko dira lehenik, eta nagusiak ondoren. Norgehiagokak ateak itxita jokatuko dituzte:

 

 

Ekainak 11, ostirala, 19:00, Donostia-Ibaeta
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumezkoak, jubenilak:
BERGARA-Maddi Barrocal / IZURUN-Mirian Arraiza

2. Eskuz banaka lau t'erdian, emakumezkoak, nagusiak:
IZURUN-Arrate Bergara / SU-BERRI-Miren Larrarte

 

 

 

Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma-Eskuz banaka lau t'erdian neskak atalean kontsulta daiteke Emakumezkoen Gipuzkoako lau t'erdiko Txapelketako informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba