Herriartekoa: eskuz eta gomaz finalerdietara sailkatzea jokoan, zestaz ligaxka bukatzen

2021/06/02 | Lehiaketa

Azkoitia, Soraluze, Tolosa, Astigarraga, Donostia, Andoain, Anoeta eta Zarautz lehiatuko dira postu baten bila gomazko paletako lehian; eta Hernani, Azpeitia, Astigarraga, Tolosa, Alegia, Ataun, Oiartzun eta Bidania-Goiatz eskuzkoan; zesta-puntaz, ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute Hondarribiak eta Zumaiak batetik, eta Mutrikuk eta Donostiak bestetik

Larruzko paleta eta pala motzeko lehia bukatu berri da Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Eskuzkoa, gomazko paletakoa eta zesta-puntakoa, ordea, martxan dira oraindik. Bai eskuz bai gomaz finalerdietarako sailkapena izango da jokoan asteburu honetan, eta zesta-puntaz ligaxkako azkenaurreko jardunaldia jokatuko dute.

Gomazko paletaz, Azkoitiak, Soraluzek, Tolosak, Astigarragak, Donostiak, Andoainek, Anoetak eta Zarautzek lortu nahi dute finalerdietarako txartela, final-laurdenen itzulerako jaialdiak jokatuko baitituzte asteburuan. Azkoitiak, Tolosak, Andoainek eta Anoetak irabazi zuten joanekoetan, baina ikusteko dago jardunaldi honek gauzak aldatuko ote dituen.

Zesta-puntako lehianligaxkako 5. eta azkenaurreko jardunaldia izango da jokoan: Hondarribiak eta Zumaiak neurtuko dituzte indarrak batetik, eta Mutrikuk eta Donostiak bestetik.

Eskuzko txapelketan, azkenik, finalerdietara sailkatzeko lehiatuko dira Hernani, Azpeitia, Astigarraga, Tolosa, Alegia, Ataun, Oiartzun eta Bidania-Goiatz. Azpeitiak, Astigarragak, Alegiak eta Oiartzunek irabazi zituzten final-laurdenen joanekoak; ea itzulerakoetan zer pasatzen den.

Indarrean dauden neurriak jarraituz, txapelketa hasi zenetik egin duten bezala, jaialdi guztiak ateak itxita jokatuko dituzte.

 

 

 

Hauxe da, hain zuzen ere, asteburu honetako kartelera:

 

EKAINAK 4, OSTIRALA
 

- 18:30, Azpeitia-Izarraitz: AZPEITIA / HERNANI (eskua)

 

EKAINAK 5, LARUNBATA
 

- 09:30, Zarautz-Zinema: ZARAUTZ / ANOETA (gomazko paleta)

- 10:00, Astigarraga-Udalekoa: ASTIGARRAGA / TOLOSA (gomazko paleta)

- 10:30, Ataun-Auzoeta: ATAUN / ALEGIA (eskua)

- 11:00, Bidania-Goiatz-Ernio: BIDANIA-GOIATZ / OIARTZUN (eskua)

- 11:00, Amezketa-Larrunarri: TOLOSA / ASTIGARRAGA (eskua)

- 15:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / DONOSTIA (gomazko paleta)

 

EKAINAK 6, IGANDEA
 

- 10:00, Soraluze-Udalekoa: SORALUZE / AZKOITIA (gomazko paleta)

- 11:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / DONOSTIA (zesta-punta)

- 17:00, Hondarribia-Jostaldi: HONDARRIBIA / ZUMAIA (zesta-punta)

 

 

 

2021eko edizioan, 16 herri ari dira eskuz, 18 gomazko paletaz, 7 larruzko paleta eta pala motzez, eta 4 zesta-puntaz448 pilotarik eman zuen izena txapelketan: 216 eskuzko lehiarako120 gomazkorako61 larruzko paleta eta pala motzekorako, eta 51 zesta-puntakorako. Hauexek dira parte-hartzaileak:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bergara
  11. Bidania-Goiatz
  12. Hernani
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Amasa-Villabona
  3. Andoain
  4. Anoeta
  5. Astigarraga
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Deba
  9. Donostia
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Mutriku
  13. Orio
  14. Soraluze
  15. Tolosa
  16. Zarautz
  17. Zestoa
  18. Zumarraga

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Olaberria
  7. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

Eskuz, aurreko edizioan (2019) baino hiru herri gutxiago ari dira aurten, 16: Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Asteasu eta Donostia ez daude; eta Alegia eta Amezketa dira talde berriak.

Gomazko paletaz, bi herri gehiago ari dira lehian, 18: aurten ez dute jokatu Elgoibarrek, Irunek, Usurbilek eta Zumaiak; eta bai, ordea, Amasa-Villabonak, Debak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumarragak.

Palako lehian, 7 herrik hartu dute parte, aurrekoan baina bat gutxiago: Lazkao ez da aritu.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 4 herri ari dira, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Aurreko igandean (2021-05-30) jokatuko zuten Herriarteko Pala Txapelketaren finala Andoainek eta Errenteriak, eta Andoainek jantzi zuen txapelaZesta-puntako finala izango da hurrengoa, ekainaren 20ko jardunaldian. Eta eskuzkoa eta gomazko paletakoa, azkenik, ekainaren 27ko asteburuan jokatuko dira.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Astigarragak irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak eta Andoainek (aurtengo edizioa irabazita) dituze txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde Donostia, eta 5 aldiz Errenteria); Olaberria da hurrengoa, 6 txapelekin (2 aldiz txapeldunorde); eta gero Errenteria, 5 txapelekin (4 ediziotan txapeldunorde, azkena aurten). 

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Donostia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak eta Azkoitiak dute txapel bana. Eta Azpeitia eta Tolosa izan ziren, hurrenez hurren, 2018ko eta 2019ko edizioetako txapeldunordeak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean dago eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba