Zazpigarren txapela Andoainentzat

2021/06/02 | Lehiaketa

2021eko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa irabazi du Andoainek; bana berdindu du Errenteriarekin finalean (larruzko paletako lehian Andoain nagusitu da, eta pala motzekoan Errenteria), baina aldeko tanto kopuruak eman die garaipena andoaindarrei; Donostiarekin batera, txapel gehien dituen herria da, hala

Andoainek irabazi du 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketa. Bana berdindu dute Andoainek eta Errenteriak finalean, eta aldeko tanto kopuruak eman die garaipena andoaindarrei (+5): larruzko paletako lehian Andoain nagusitu da, 35-23ko emaitzarekin; eta pala motzekoa irabazi du Errenteriak, 33-40ko markagailuarekin. Ondoren zehazten dugu jaialdia:

 

 

 

Maiatzak 30, igandea, 11:15, Donostia-Atano III.a



ANDOAIN 1 / ERRENTERIA 1. ANDOAIN TXAPELDUN
 

1. Larruzko paleta:
ANDOAIN (Iradi-Ponce) 35 /  ERRENTERIA (Eskisabel-A.Pichel) 23

2. Pala motza:
ANDOAIN (Altuna-Rekalde) 33 / ERRENTERIA (Martinez-R.Pichel) 40

 

 

 

Pilotari hauek ordezkatu dute Andoain aurtengo Herriartekoan: Mikel Agirre, Jose Xabier Alkorta, Ibon Altuna, Ion Beloki, Josu Etxeberria, Aritz Eskudero, Ibai Iradi, Manex Lete, Julen Loidi, Koldo Ponce, Aritz Rekalde eta Imanol Usandizaga.

Eta hauek Errenteriako taldea: Garikoitz Arizkorreta, Aritz Arregi, Mikel Bengoetxea, Ibon Eskisabel, Ibai Izquierdo, Iker Maneiro, Yorel Martinez, Abel Pichel eta Rubén Pichel.

 

 

 

Garaipen honekin, Andoainek 7. txapela gehitu dio bere palmaresari; besteak 2009, 2010, 2011, 2013, 2016 eta 2017 urteetan lortu zituen, hain zuzen ere. Beste bost aldiz txapeldunorde izan dira andoaindarrak: 1997, 1999, 2006, 2008 eta 2015ean. Hala, Donostiarekin batera, txapel gehien dituen herria da (sei aldiz izan dira txapeldunorde donostiarrak).

Errenteriak 5 txapel ditu: 1991-1995 bitarte (biak barne) lortutakoak, eta 4 aldiz izan da txapeldunorde: aurtengo edizioaz gain, 1996an, 2010ean eta 2018an. Donostia (7), Andoain (7) eta Olaberriaren (6) ondoren da Errenteria sailkapen orokorrean.

 

 

 

Bai Andoain bai Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 30 aldiz.

 

 

 

Bi herriek beste final bat jokatu dute elkarren kontra txapelketa honetan, 2010ean. Orduan ere Andoainek jantzi zuen txapela

 

 

 

Aurten 7 herri lehiatu dira Herriarteko Pala Txapelketan:
 

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Olaberria
  7. Ordizia

 

 

 

Herriarteko Pala Txapelketak aurten emandako guztia ikusgai da gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Larruzko paleta eta pala motza atalean. Eta finalaren irudi bilduma prest da, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Ir arriba