Andoainek eta Errenteriak jokatuko dute Herriarteko Pala Txapelketaren finala, igandean

2021/05/26 | Lehiaketa

Larruzko paletaz eta pala motzez lehiatuko dira, Donostiako Atano III.a pilotalekuan; 11:15ean hasiko da jaialdia, ateak itxita

Andoainek eta Errenteriak jokatuko dute, igandean, 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Pala Txapelketaren finala. 11:15ean hasiko da jaialdia, Donostiako Atano III.a pilotalekuan: lehenik, larruzko paletaz lehiatuko dira, eta ondoren pala motzez. Indarrean dauden neurriak baldintzatuta, ikuslerik gabe jokatuko da finala.

 

 

Maiatzak 30, igandea, 11:15, Donostia-Atano III.a
 

1. Larruzko paleta: ANDOAIN / ERRENTERIA

2. Pala motza: ANDOAIN / ERRENTERIA

 

 

 

Pilotari hauek osatzen dute Andoaingo taldea: Mikel Agirre, Jose Xabier Alkorta, Ibon Altuna, Ion Beloki, Josu Etxeberria, Aritz Eskudero, Ibai Iradi, Manex Lete, Julen Loidi, Koldo Ponce, Aritz Rekalde eta Imanol Usandizaga.

Eta ondorengoek Errenteriakoa: Garikoitz Arizkorreta, Aritz Arregi, Mikel Bengoetxea, Ibon Eskisabel, Ibai Izquierdo, Iker Maneiro, Yorel Martinez, Abel Pichel eta Rubén Pichel.

 

 

 

Donostia eta Olaberria geratu dira finalaren atarian.

Donostiak 2na berdindu zuen Andoainekin finalerdietan, baina aldeko tanto kopuruagatik (14 tanto) egin zuten aurrera andoaindarrek: 2-0 irabazi zuen Donostiak joanekoan (35-30, 40-36), eta 2-0 Andoainek itzulerakoan (35-14, 40-38).

Olaberriak, berriz, 1-3 galdu zuen finalerdietan: 0-2 joanekoan (34-35, 33-40), eta bana egin zuten itzulerakoan (35-22, 26-40).

 

 

 

Bai Andoain bai Errenteria Herriarteko Pala Txapelketaren edizio guztietan lehiatu dira, hau da, 30 aldiz.

Andoain 2017an iritsi zen finalera azkeneko aldiz, eta Errenteria 2018an.

Andoainek 6 txapel ditu irabaziak: 2009, 2010, 2011, 2013, 2016 eta 2017 urteetakoak, hain zuzen ere. Eta 5 aldiz izan da txapeldunorde: 1997, 1999, 2006, 2008 eta 2015ean.

Errenteriak 5 txapel ditu: 1991-1995 bitarte (biak barne) lortutakoak, eta 3 aldiz izan da txapeldunorde: 1996an, 2010ean eta 2018an.

 

 

 

Bi herriek final bat jokatu dute elkarren kontra txapelketa honetan, 2010ean. Orduan Andoainek jantzi zuen txapela; ea oraingoan. Zorte on denoi!

 

 

 

2021ko Herriarteko Pala Txapelketaren xehetasun guztiak ikusgai daude gure webgunearen Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa-Larruzko paleta eta pala motza atalean.

 

 

 






Ir arriba