Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakako beste bi finalak, larunbatean, Iruran

2021/05/18 | Lehiaketa

Kadeteena eta nagusien 1. mailakoena jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Ametsa trinketan; Hernani nagusitu da jokatu berri den jubenilen finalean, eta Mundarro nagusien 2. mailakoan; xareko lehian, Ametsa 4 taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak jubeniletan, eta Behar Zanakoek nagusietan

Eskuz binakako eta xareko finalak jokatu berri dituzte Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Ametsa eta Behar Zana klubeko pilotariek jantzi dituzte txapelak xareko finaletan, jubeniletan eta nagusietan, hurrenez hurren. Eta eskuz binaka nagusitu dira Hernani, jubeniletan, eta Mundaro, nagusien 2. mailan.

Eskuz binakako beste bi finalak, kadeteena eta nagusien 1. mailakoena, hain zuzen ere, datorren larunbatean (2021-05-22) jokatuko dituzte, 16:00etatik aurrera, Irurako Ametsa trinketan. Indarrean dauden neurriak jarraituz, ezin izango da ikuslerik sartu partidak jarrraitzera:


 

Maiatzak 22, larunbata, 16:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Eskuz binaka, kadeteak:
HERNANI 2 (Arabaolaza-Manterola-Urdanpilleta) / HERNANI 1 (Alegria-Martin-Descarga)

2. Eskuz binaka, nagusiak 1. maila:
BEHAR ZANA (Maiz-Esnaola) / EPLE (Azpiroz-Chiapuso)

 

 

 

Bestetik, ondorengo lerroetan laburbildu ditugu joan den jardunaldian jokatutako finalak:


 

Maiatzak 15, larunbata, 13:00, Irura-Ametsa trinketa


1. Xare, nagusiak:
BEHAR ZANA (Lopetegi-Moncada) 40 / AMETSA 1 (Apeztegia-Sainz) 14

 

Maiatzak 15, larunbata, 15:30, Irura-Ametsa trinketa


2. Xare, jubenilak:
AMETSA 4 (Mendizabal-Isasa) 40 / AMETSA 2 (Zabalegi-Iturbe) 37

3. Eskuz binaka, jubenilak:
HERNANI (Arluziaga-Apaolaza) 40 / BEHAR ZANA 1 (Aburuza-Iraola) 29

4. Eskuz binaka, nagusiak 2. maila:
MUNDARRO (Mujika-Gurutzealde) 40 / SORALUZE (Atxotegi-Murua-Mendizabal-Balerdi) 31

 

 

 

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago eskuragarri. Eta finalen irudi bildumak ere ikus daitezke, Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Ir arriba