Lau terdiko Gipuzkoako Txapelketako beste bi final, igandean, Atanon

2021/05/07 | Lehiaketa

Gipuzkoako lehiako kadeteen 2. mailako finala jokatuko dute Mundarroko Goņik eta Bergarako Lazpiurrek, eta nagusien 1. mailakoa Mundarroko Expositok eta Lapkeko Senarrek; 11:00etan hasiko da jaialdia, ateak itxita

Aurreko asteburuan (2021-05-02) han-hemenka jokatu ziren lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketako final ugariei lekukoa hartuz, igande honetan (2021-05-09) beste bi final izango dira, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Zehazki, Gipuzkoako lehiako kadeteen 2. mailako finala eta nagusien 1. mailako finala jokatuko dituzte, ateak itxita, 11:00etatik aurrera:

 

 

Maiatzak 9, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Xuban Goñi / BERGARA-Josu Lazpiur

2. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 1. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Hodei Exposito / LAPKE-Beñat Senar

 

 

 

Txapelketaren inguruko informazio gehiago, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean.

 

 

 






Ir arriba