Zesta-puntako lehiari ekingo diote asteburuan Herriarteko Txapelketan

2021/05/05 | Lehiaketa

Ligaxkako lehen jardunaldia jokatuko dute Donostiak, Hondarribiak, Mutrikuk eta Zumaiak; gomazko paletako txapelketan, final-hamaseirenen itzulerakoetan lehiatuko dira Deba, Soraluze, Zestoa eta Zumarraga; eta larruzko paleta eta pala motzekoan finalerdietara zein herri sailkatuko diren argituko da, final-laurdenen itzulerakoak jokatuko baitituzte Donostiak eta Ordiziak, Andoainek eta Debak eta Olaberriak eta Oiartzunek

Joan den asteburuan (2021-05-02) hasi zen 2021eko Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa, gomazko paletako eta larruzko paleta eta pala motzeko lehiekin. Eta jardunaldi honetan (2021-05-09) zesta-puntako txapelketa hasiko da.

Zumaia vs Donostia eta Mutriku vs Hondarribia izango dira zesta-puntako ligaxkako 1. jardunaldi honetan.

Gomazko paletakoan, final-hamaseirenen itzulerakoak jokatuko dituzte Debak eta Zestoak alde batetik, eta Zumarragak eta Soraluzek bestetik.

Larruzko paleta eta pala motzeko txapelketan, azkenik, finalerdietara sailkatuko diren herriak ezagutuko ditugu asteburu honetan, final-laurdenen itzulerakoak jokatuko baitituzte: Donostia vs Ordizia, Andoain vs Deba eta Olaberria vs Oiartzun.

Jaialdi guztiak ateak itxita jokatuko dira.

 

 

 

Hauxe da asteburu honetako kartelera:

 

MAIATZAK 6, OSTEGUNA

- 18:00, Zestoa-Gurutzeaga: DEBA / ZESTOA (gomazko paleta)

 

MAIATZAK 7, OSTIRALA

- 18:30, Donostia-Altza: DONOSTIA / ORDIZIA (larruzko paleta eta pala motza)

 

MAIATZAK 8, LARUNBATA

- 10:30, Zumarraga-Beloki: ZUMARRAGA / SORALUZE (gomazko paleta)

 

MAIATZAK 9, IGANDEA

- 10:00, Zumaia-Aitzuri: ZUMAIA / DONOSTIA (zesta-punta)

- 10:00, Mutriku-Miruaitz: MUTRIKU / HONDARRIBIA (zesta-punta)

- 10:00, Andoain-Arrate: ANDOAIN / DEBA (larruzko paleta eta pala motza)

- 11:00, Olaberria-Udalekoa: OLABERRIA / OIARTZUN (larruzko paleta eta pala motza)

 

 

 

Eskuzko txapelketari hurrengo jardunaldian, maiatzaren 16koan, ekingo diote. Albiste honi erantsitako dokumentuetan ikus daitezke egutegi guztiak.

 

 

 

Denboraldi honetan, 16 herri ariko dira eskuz, 18 gomazko paletaz, 7 larruzko paleta eta pala motzaz, eta 4 zesta-puntaz448 pilotarik eman du izena txapelketan: 216 eskuzko lehiarako120 gomazkorako61 larruzko paleta eta pala motzekorako, eta 51 zesta-puntakorako. Hauexek dira parte hartuko duten herriak:

 

ESKUA

  1. Aduna
  2. Alegia
  3. Amezketa
  4. Andoain
  5. Aretxabaleta
  6. Astigarraga
  7. Ataun
  8. Azkoitia
  9. Azpeitia
  10. Bergara
  11. Bidania-Goiatz
  12. Hernani
  13. Oiartzun
  14. Oñati
  15. Tolosa
  16. Zestoa

 

GOMAZKO PALETA

  1. Aia
  2. Amasa-Villabona
  3. Andoain
  4. Anoeta
  5. Astigarraga
  6. Azkoitia
  7. Azpeitia
  8. Deba
  9. Donostia
  10. Errenteria
  11. Hernani
  12. Mutriku
  13. Orio
  14. Soraluze
  15. Tolosa
  16. Zarautz
  17. Zestoa
  18. Zumarraga

 

LARRUZKO PALETA ETA PALA MOTZA

  1. Andoain
  2. Deba
  3. Donostia
  4. Errenteria
  5. Oiartzun
  6. Olaberria
  7. Ordizia

 

ZESTA-PUNTA

  1. Donostia
  2. Hondarribia
  3. Mutriku
  4. Zumaia

 

Eskuz, aurreko edizioan (2019) baino hiru herri gutxiago lehiatuko da aurten, 16: Aia, Altzo, Amasa-Villabona, Asteasu eta Donostia ez dira izango; eta Alegia eta Amezketa dira talde berriak.

Gomazko paletaz, bi herri gehiago lehiatuko dira, 18: aurten ez dute jokatuko Elgoibarrek, Irunek, Usurbilek eta Zumaiak; eta bai, ordea, Amasa-Villabonak, Debak, Oriok, Zarautzek, Zestoak eta Zumarragak.

Palako lehian, 7 herrik hartuko dute parte, aurrekoan baina bat gutxiago: Lazkao ez da ariko aurten.

Eta, azkenik, zesta-puntaz 4 herri lehiatuko dira, aurreko edizioko berberak.

 

 

 

Finalei dagokienean, lehendabizikoa larruzko paleta eta pala motzeko lehiarena izango da, maiatzaren 30eko asteburuanZesta-puntako finalaren txanda izango da gero, ekainaren 20ko jardunaldian. Eta eskuzkoa eta gomazko paletakoa, azkenik, ekainaren 27ko asteburuan jokatuko dira.

 

 

 

Datu historikoei erreparatuta, Azkoitiak jantzi ditu txapel gehien eskuzko txapelketan, 16, hain zuzen ere (beste 6 aldiz izan da txapeldunorde); Azpeitia da bigarren palmaresean, 7 txapelekin (4 bider azpitxapeldun); eta Donostia hirugarren, 6rekin (4tan txapeldunorde). Azken edizioa Astigarragak irabazi zuen, eta Azpeitia izan zen txapeldunorde.

Palaz, Donostiak ditu txapel gehien, 7 (6 aldiz izan da txapeldunorde); Andoain eta Olaberria dira bigarren postuan, 6 txapelekin (5 bider azpitxapeldun Andoain, eta 2 aldiz Olaberria); eta Errenteria da hurrengoa palmaresean, 5 txapelekin (3 ediziotan txapeldunorde). Olaberriak irabazi zuen 2019ko edizioan, eta Deba izan zen txapeldunorde.

Zesta-puntaz Zumaia da jaun eta jabe, 9 txapelekin (10 aldiz txapeldunorde); Mutriku du atzetik, 6 txapelekin (3 bider azpitxapeldun); eta Tolosa da hirugarren postuan, 4 txapelekin (6tan txapeldunorde). Azken edizioa Mutrikuk irabazi zuen, eta Donostia sailkatu zen bigarren.

Gomazko paletaz, azkenik, Donostiak eta Azkoitiak dute txapel bana. Eta Azpeitia eta Tolosa izan ziren, hurrenez hurren, 2018ko eta 2019ko edizioetako txapeldunordeak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Herriartekoa atalean egongo da eskuragarri txapelketaren inguruko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba