Asteburuan ekingo diote Udaberri Sariari

2021/04/28 | Lehiaketa

Eskuz binaka, gomazko paletaz eta zesta-puntaz ariko dira; ekaina erdialde-amaieran jokatuko dituzte finalak

Asteburu honetan (2021-05-02) ekingo diote Udaberri Sariari. Eskuz, gomazko paletaz eta zesta-puntaz ariko dira pilotariak:

  • Eskuz binaka: kadeteak (1., 2. eta 3. maila), jubenilak (1. eta 2. maila) eta nagusiak (1. eta 2. maila)
  • Gomazko paleta: emakumezkoetan, jubenilak (maila bakarra); eta gizonezkoetan, nagusiak (maila bakarra)
  • Zesta-punta: kadeteak (maila bakarra)

 

 

 

Lehia guztietan, ligaxka jokatuko dute lehenik, eta kanporaketen txanda izango da ondoren. 

Lehendabiziko finala ekainaren 13ko asteburuan izango da: zesta-puntakoa, hain zuzen ere. Jarraian, ekainaren 20ko jardunaldian, honakoak jokatuko dituzte: eskuz binaka kadeteak 1. eta 3. maila, eskuz binaka jubenilak 1. maila, gomazko paleta mutil nagusiak eta gomazko paleta neska jubenilak. Eta, azkenik, ekainaren 27ko asteburuan, gainontzekoak: eskuz binaka kadeteak 2. maila, eskuz binaka jubenilak 2. maila eta eskuz binaka nagusiak 1. eta 2. maila.

 

 

 

Hain zuzen ere, espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak 'Lehiaketa sistema' dokumentuetan aurkituko dituzue, webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Udaberri atalean. Bertan eta Kartelera txokoan egin ahal izango diozue asteroko jarraipena txapelketari.

 

 

 






Ir arriba