Gipuzkoako lau terdiko txapelketako finalak, han-hemenka, ostiraletik igandera

2021/04/29 | Lehiaketa

Aretxabaletak, Soraluzek, Beasainek, Zumaiak, Ataunek, Andoainek, Bergarak eta Donostiak hartuko dituzte jaialdiak; bestetik, beste bi espezialitatetan hasiko dira lehiatzen jardunaldi honetan Gipuzkoako Txapelketan: zesta-puntaz, banaka; eta gomazko paletaz, banaka, zazpiaren barruan

Gorabeherak gorabehera, eskuz banaka lau t'erdiko Gipuzkoako Txapelketa ere jokatzeko aukera izan da azkenean. Hain zuzen ere, ostiraletik igandera bitarte, final ia gehienak jokatuko dituzte lurraldeko frontoi ugaritan.

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu finalen jaialdi guztiak. Gogoratu, indarrean dauden neurriak betez, ezin izango dela ikuslerik sartu partidak jarraitzera:

 

 

Apirilak 30, ostirala, 18:30, Aretxabaleta-Udalekoa
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila (Mendebaldea):
ILUNPE-Beñat Ezama / AZKOITIA-Jon Etxaniz

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila (Mendebaldea):
ARETXABALETA-Ager Lanzos / MURUMENDI-Aimar Usabiaga

 

Apirilak 30, ostirala, 18:30, Donostia-Ibaeta
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila (Ekialdea):
OIARPE-Oier Zabaleta / OIARPE-Oihan Etxeberria

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 3. maila (Ekialdea):
OIARPE-Axel Lasa / IZURUN-Mirian Arraiza

 

Apirilak 30, ostirala, 19:00, Soraluze-Udalekoa
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 3. maila (GIPUZKOA):
IZURUN-Markel Uranga / SORALUZE-Mikel Caramanzana

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila (GIPUZKOA):
OIARPE-Erlaitz Iriarte / LAPKE-Ander Ibarluzea

 

Apirilak 30, ostirala, 19:00, Beasain-Antzizar
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila (Mendebaldea):
LAPKE-Faben Ituarte / MURUMENDI-Xabier Olano

2. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 1. maila (Ekialdea):
HERNANI-Xabier Salaberria / TOLOSA-Iker Amiano

 

Maiatzak 1, larunbata, 11:00, Zumaia-Aitzuri
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila (Mendebaldea):
ZUMAIA-Aritz Olaizola / EIBAR-Haitzart Iraolagoitia

 

Maiatzak 1, larunbata, 16:30, Ataun-Auzoeta
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 2. maila (Mendebaldea):
BELOKI-Josu Viana / ATAUN-Ibon Loidi

2. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 1. maila (GIPUZKOA):
LAPKE-Oier Ibarluzea / ATAUN-Aratz Otaegi

 

Maiatzak 2, igandea, 10:30, Andoain-Arrate
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 2. maila (Ekialdea):
TOLOSA-Jokin Tolosa / GAZTELEKU-Julen Gaztañaga

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila (Ekialdea):
HERNANI-Anartz Oiartzabal / GAZTELEKU-Oñatz Arrillaga

 

Maiatzak 2, igandea, 11:00, Donostia-Atano III.a
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 1. maila (GIPUZKOA):
MUNDARRO-Eñaut Lizeaga / LAPKE-Beñat Zubizarreta

2. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 2. maila (Ekialdea):
HERNANI-Josu Altuna / ALDE ZAHARRA-Iñaki Atxa

 

Maiatzak 2, igandea, 11:30, Bergara-Udalekoa
 

1. Eskuz banaka lau t'erdian, kadeteen 3. maila (Mendebaldea):
BERGARA-Maddi Barrocal / ABANTZU-Joritz Agirre

2. Eskuz banaka lau t'erdian, jubenilen 2. maila (Ekialdea):
ABANTZU-Xabat Sasiain / OIARPE-Ugaitz Iriarte

3. Eskuz banaka lau t'erdian, nagusien 1. maila (Mendebaldea)
BERGARA-Ander Etxaniz / ILUNPE-Egiguren

 

 

 


Bestetik, Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan ere, pilotariak beste bi espezialitatetan hasiko dira lehiatzen jardunaldi honetan: zesta-puntaz, banaka; eta gomazko paletaz, banaka, zazpiaren barruan.

 

Zesta-puntako lehian, kadeteek, jubenilek eta nagusiek hartuko dute parte. Ligaxka jokatuko dute lehenik, ekainaren 6a bitartean jubeniletan eta nagusietan, eta ekainaren 13ra arte kadetetan. Gauzak ondo, ekainaren 27ko jardunaldian izango dira final guztiak.

 

Banakako gomazko paletako lehia (7. koadroaren barruan), bestalde, lehendabiziko aldiz jokatuko da; nagusietan, 1. eta 2. mailan. Hauek ere ligaxka izango dute lehenik, ekainaren 30era bitartean. Eta ekainaren 20ko astebururako aurreikusten dira finalak.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean kontsulta daitezke, hain zuzen ere, espezialitate, kategoria eta maila bakoitzeko xehetasunak. 

 

 

 






Ir arriba