Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako gizonezkoen paleta argentinarreko finalak, larunbatean, Irunen

2021/04/22 | Lehiaketa

Real Sociedad 2 eta Ramuntxo 1 izango dira aurrez aurre lehenik, nagusien 2. mailako finalean, eta Ramuntxo 1 eta Kurpil Kirolak 2 ondoren, nagusien 1. mailakoan; 16:30ean hasiko da jaialdia, Ramuntxo Berri trinketan, ateak itxita

Gizonezkoen paleta argentinarreko finalak jokatuko dituzte, asteburuan, Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Irungo Ramuntxo Berrik hartuko du jaialdia, larunbatean, 16:30etik aurrera. Osasun egoera aintzat hartuz indarrean dauden neurriak jarraituz, partidak ateak itxita jokatuko dira:

 

 

Apirilak 24, larunbata, 16:30, Irun-Ramuntxo Berri trinketa


1. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 2. maila:
REAL SOCIEDAD 2 (Lujanbio-Agirre) / RAMUNTXO 1 (Oiartzun-Labaien)

2. Paleta argentinarra gizonezkoak, nagusien 1. maila:
RAMUNTXO 1 (Larrarte-Pablos) / KURPIL KIROLAK 2 (Sagarzazu-Almandoz)

 

 

2. mailan, Real Sociedad 2 (Lujanbio-Agirre) taldeak finalerako zuzeneko txartela lortu zuen, ligaxkan lehen postuan sailkatuta. Bigarren eta hirugarren sailkatuek finalerdia jokatu zuten aurreko jardunaldian (2021-04-17): Ramuntxo 1ek (Oiartzun-Labaien) 30-22 irabazi zion Kurpil Kirolak taldeari (Ramirez-Martinez)

1. mailan, bestalde, Ramuntxo 1 (Larrate-Pablos) 30-19 nagusitu zen Kurpil Kirolak 1 (Sorzabalbere-Arrospide) taldearen aurka jokatutako finalerdian (2021-04-17). Eta beste finalerdian (2021-04-16) Kurpil Kirolak 2 (Sagarzazu-Almandoz) 14-30 gailendu zitzaion Ramuntxo 2 taldeari (Loza-Monserrat).

 

 

 

Trinketeko Gipuzkoako Txapelketari buruzko informazio guztia webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean dago ikusgai.

 

 

 






Ir arriba