Danok Bat, Zumaia, Hernani, Batzokiko eta Tolosa klubentzat txapelak Gipuzkoakoan

2021/04/13 | Lehiaketa

Danok Bat 1, Zumaia 3 eta Zumaia 1 taldeak dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz; Hernani 4, Hernani 2 eta Hernani 1 emakumezkoen gomazko paletaz; eta Batzokiko eta Tolosa 2 gizonezkoen gomazko paletaz

Danok Bat, Zumaia, Hernani, Batzokiko eta Tolosa klubetako pilotariek jantzi dituzte txapelak, asteburu honetan (2021-04-11), Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Danok Bat 1 (kadeteak), Zumaia 3 (jubenilak) eta Zumaia 1 (nagusiak) dira Gipuzkoako txapeldun berriak zesta-puntaz (binaka). Hernani 4 (jubenilak), Hernani 2 (nagusiak 2. maila) eta Hernani 1 (nagusiak 1. maila) taldeak, berriz, emakumezkoen gomazko paletaz. Eta Batzokiko (nagusiak 3. maila) eta Tolosa 2 (nagusiak 2. maila), azkenik, gizonezkoen gomazko paletaz.

 

 

 

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu hiru jaialdiak:

 


Apirilak 10, larunbata, 10:00, Errenteria-Agustina Otaola

 
1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 3. maila:
KUKU (Luisa-Luisa) 24 / BATZOKIKO (Larralde-Aranburu) 25
 
2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila:
PAGAZPE  (Errazti-Esnaola) 11 / TOLOSA 2 (Arregi-Erleaga) 25

 

 

Apirilak 10, larunbata, 16:00, Zumaia-Aitzuri
 
 
1. Zesta-punta binaka kadeteak:
DANOK BAT 1 (Zubizarreta-Ansola) 30 / HONDARRIBIA 1 (Rodrigo-Kanpandegi) 23
 
2. Zesta-punta binaka jubenilak:
ZUMAIA 3 (Agirre,G.-Ureta) 30 / DANOK BAT 1 (Urreisti-Basterretxea) 20 
 
3. Zesta-punta binaka nagusiak:
ZUMAIA 1 (Agirre,C.-Uranga) 30 / DANOK BAT 2 (Goenaga-Manzisidor) 26
 
 


Apirilak 11, igandea, 10:00, Hernani-Udalekoa

 
1. Gomazko paleta neska jubenilak:
HERNANI 4 (Macicior-Kerejeta) 30 / HERNANI 2 (Tolaretxipi-Barrenetxea) 16
 
2. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila:
HERNANI 2 (Urien-Gutierrez) 30 / SU-BERRI (Lasarte-Aranburu) 12
 
3. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) 30 / SU-BERRI 3 (Larrarte-Erasun) 22

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu kontsulta daitezke. Eta hainbat irudi bilduma igo ditugu Argazki galeriak txokora.

 

 

 

*Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Mutrikuko Danok Bat kluba.

 

 

 






Ir arriba