Hernani, Mundarro eta Behar Zana, Trinketeko Gipuzkoako txapeldunak eskuz banaka

2021/04/13 | Lehiaketa

Kadeteetan irabazi du Hernaniko Martinek, bere klubeko Manterolaren aurka; Mundarroko Mujika Hernaniko Jarari nagusitu zaio jubeniletan; nagusien 2. mailan, Mundarroko Gurutzealdek Pagazpeko Huiziri irabazi dio; eta nagusien 1. mailan, azkenik, Behar Zanako Maizek Epleko Taberna hartu du mendean

Hernani, Mundarro eta Behar Zana klubek irabazi dituzte eskuz banakako finalak Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Kadeteetan nagusitu da Hernani, Mundarrro jubeniletan eta nagusien 2. mailan, eta Behar Zana nagusien 1. mailan; Hernani, Hernani, Pagazpe eta Eple izan dira txapeldunordeak, hurrenez hurren.

 

 

 

Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:

 

Apirilak 1, osteguna, 10:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Martin) 30 / HERNANI (Urdanpilleta) 25

2. Eskuz banaka, jubenilak: MUNDARRO (Mujika) 35  / HERNANI (Jara) 26

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: MUNDARRO (Gurutzealde) 40 / PAGAZPE (Huizi) 14

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) 40 / EPLE (Taberna) 15

 

 

 

Eskuz banakako lehiari eskuz binakakoak hartu dio lekukoa. Xareko lehia ere asteburu honetan (2021-04-18) hasiko da. Eta aurrerago emakumezkoen paleta argentinarrekoaGizonezkoen paleta argentinarrekoa azken txanpan sartu da.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba