Gipuzkoako Txapelketako gomazko paletako eta zesta-puntako finalak, hilaren 10 eta 11n

2021/04/01 | Lehiaketa

Hilaren 10ean, larunbata, jokatuko dituzte gizonezkoen gomazko paletako finalak eta zesta-puntakoak, Errenterian eta Mutrikun, hurrenez hurren; eta hilaren 11n, igandea, emakumezkoen gomazko paletakoak, Hernanin; final guztiak ateak itxita izango dira

Gomazko paletako eta zesta-puntako finalen txanda izango da oraingoan Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Hilaren 10ean, larunbata, jokatuko dira gizonezkoen gomazko paletako finalak, 10:00etan hasita, Errenteriako Agustina Otaola frontoian. Egun berean izango dira zesta-puntako finalak, 16:00etatik aurrera, Mutrikuko Miruaitz frontoian. Eta emakumezkoen gomazko paletakoak, berriz, hilaren 11n, igandea, Hernaniko frontoian. 

 

 

 

Ondorengo lerroetan zehaztuko ditugu hiru jaialdiak:

 


Apirilak 10, larunbata, 10:00, Errenteria-Agustina Otaola

 
1. Gomazko paleta mutil nagusiak, 3. maila:
KUKU (Luisa-Luisa) / BATZOKIKO (Larralde-Aranburu)
 
2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 2. maila:
PAGAZPE  (Errazti-Esnaola) / TOLOSA 2 (Arregi-Erleaga)

 

 

Apirilak 10, larunbata, 16:00, Mutriku-Miruaitz
 
 
1. Zesta-punta binaka kadeteak:
DANOK BAT 1 (Zubizarreta-Ansola) / HONDARRIBIA 1 (Rodrigo-Kanpandegi)
 
2. Zesta-punta binaka jubenilak:
DANOK BAT 1 (Urreisti-Basterretxea) / ZUMAIA 3 (Agirre,G.-Ureta)
 
3. Zesta-punta binaka nagusiak:
ZUMAIA 1 (Agirre,C.-Uranga) / DANOK BAT 2 (Goenaga-Manzisidor)
 
 


Apirilak 11, igandea, 10:00, Hernani-Udalekoa

 
1. Gomazko paleta neska jubenilak:
HERNANI 4 (Macicior-Kerejeta) / HERNANI 2 (Tolaretxipi-Barrenetxea)
 
2. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila:
HERNANI 2 (Urien-Gutierrez) / SU-BERRI (Lasarte-Aranburu)
 
3. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila:
HERNANI 1 (Irazustabarrena-Arrieta) / SU-BERRI 3 (Larrarte-Erasun)

 

 

 

Gogoratu, indarrean dauden neurriak jarraituz, final guztiak ikuslerik gabe jokatuko direla.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma eta Kartelera ataletan daude eskuragarri espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu.

 

 

 

*Argazkiak: GEPF eta Mutrikuko Danok Bat kluba.

 

 

 






Ir arriba