Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak, Iruran

2021/03/30 | Lehiaketa

Kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) kategorietako lehiak jokatuko dituzte, ostegunean, apirilak 1, 10:00etan hasita

Azken txanpara iritsi da azkenean Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako lehia. Hain zuzen ere, ostegun honetan, apirilak 1, jokatuko dituzte kadeteen, jubenilen eta nagusien (1. eta 2. maila) kategorietako finalak. Irurako Ametsa trinketak hartuko du jaialdia, eta 10:00etan hasiko da. Egun indarrean dauden neurriei jarraituz, finalak ateak itxita izango dira.

 

 

Hauexek dira jaialdiaren xehetasunak:

 

Apirilak 1, osteguna, 10:00, Irura-Ametsa trinketa

 

1. Eskuz banaka, kadeteak: HERNANI (Martin) / HERNANI (Urdanpilleta)

2. Eskuz banaka, jubenilak: MUNDARRO (Mujika) / HERNANI (Jara)

3. Eskuz banaka, nagusiak 2. maila: MUNDARRO (Gurutzealde) / PAGAZPE (Huizi)

4. Eskuz banaka, nagusiak 1. maila: BEHAR ZANA (Maiz) / EPLE (Taberna)

 

 

 

Eskuz banakako lehiari eskuz binakakoak hartuko dio lekukoa, apirilaren 11ko eta 18ko jardunaldietan hasiko baita. Xareko lehia ere apirilaren 18ko asteburuan hasiko da. Eta aurrerago emakumezkoen paleta argentinarrekoa. Gizonezkoen paleta argentinarrekoa jokoan da, eta maiatzaren 2ko astebururako aurreikusten dira finalak.

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Trinketa atalean kontsulta daiteke, hain zuzen ere, espezialitate bakoitzaren eta, oro har, txapelketari buruzko informazio guztia.

 

 

 






Ir arriba