Txapeldun berriak Kluben Arteko Gipuzkoakoan

2021/03/23 | Lehiaketa

Eskuz binakako lehian, Oiarpe 1 (kadeteak 1. maila), Azkoitia (kadeteak 2. maila), Ataun (kadeteak 3. maila), Behar Zana 1 (jubenilak 2. maila), Eple (nagusiak 1. maila), Lapke (nagusiak 2. maila), Tolosa 2 (nagusiak 3. maila) eta Su-Berri (neska nagusiak) taldeentzat izan dira txapelak; eta gizonezkoen gomazko paletakoan, Altzatarra (22 urtez azpikoak) eta Zarautz (nagusiak 1. maila) taldeko pilotariek jantzi dituzte

Txapeldun berriak ditugu Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan. Pasa den asteburuan (2021-03-21) jokatu zituzten eskuz binakako final ugari, han-hemenka, eta baita gizonezkoen gomazko paletako bi final ere. 

Eskuz binakako lehian, Oiarpe 1 (kadeteak 1. maila), Azkoitia (kadeteak 2. maila), Ataun (kadeteak 3. maila), Behar Zana 1 (jubenilak 2. maila), Eple (nagusiak 1. maila), Lapke (nagusiak 2. maila), Tolosa 2 (nagusiak 3. maila) eta Su-Berri (neska nagusiak) taldeentzat izan dira txapelak.

Eta gizonezkoen gomazko paletakoan, Altzatarra (22 urtez azpikoak) eta Zarautz (nagusiak 1. maila) taldeko pilotariek jantzi dituzte txapelak.

 

 

 

Hemen final guztien xehetasunak:

 

 

Martxoak 19, ostirala, 11:00, Ataun-Auzoeta
 
 
1. Eskuz binaka kadeteak, 3. maila:
ATAUN (Artola-Ramirez) 22 / HERNANI (Iturbe-Urdangarin) 13
 
2. Eskuz binaka jubenilak, 2. maila:
LAPKE (Ibarluzea-Kerejeta) 17 / BEHAR ZANA 1 (Aranburu-Jauregi) 22

 


Martxoak 19, ostirala, 16:00, Azkoitia-Gurea

 
1. Eskuz binaka kadeteak, 2. maila:
LAPKE (Aldasoro-Erauskin) 7 / AZKOITIA (Aldazabal-Egaña) 22
 
2. Eskuz binaka nagusiak, 3. maila:
HERNANI 1 (Salaberria-Ortiz de Urbina) 12 / TOLOSA 2 (Otaño-Zinkunegi) 22
 

 
 
Martxoak 21, igandea, 11:00, Azpeitia-Izarraitz
 
 
1. Eskuz binaka neska nagusiak:
SU-BERRI (Larrarte-Arrillaga) 22 / ABANTZU (Agirre-Mendizabal) 9
 
2. Eskuz binaka kadeteak, 1. maila:
OIARPE 1 (Zabaleta-Landa) 22 / ILUNPE 2 (Odriozola-Egiguren) 9
 

 

 
Martxoak 21, igandea, 11:00, Amezketa-Larrunarri
 
 
1. Eskuz binaka nagusiak, 2. maila:
LAPKE (Eguren-Garmendia) 22 / EPLE (Aranburu-Odriozola) 15
 
2. Eskuz binaka nagusiak, 1. maila:
MUNDARRO (Loidi-Sanchez) 16 / EPLE (Urmeneta-Aranguren) 22


 

Martxoak 21, igandea, 11:00, Donostia-Altza

 
 
1. Gomazko paleta mutilak 22 urtez azpikoak:
ALTZATARRA (Lasa-Etxabe) 25 / REAL SOCIEDAD (Del Cura-Teran) 20
 
2. Gomazko paleta mutil nagusiak, 1. maila:
ZARAUTZ (Aizpuru-Daguerre) 25 / LOIOLATARRA (Aroztegi-Huegun) 24

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa ezker horma atalean daude eskuragarri espezialitate guztietako emaitzak, sailkapenak eta beste hainbat datu. Eta Argazki galeriak txokoan dagoeneko hainbat irudi bilduma daude ikusgai.
 

 

 






Ir arriba