Lehiaketa bueltan da

2021/02/25 | Lehiaketa

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak lehiaketari berrekitea erabaki du; martxoaren 7ko asteburuan jarriko dira martxan osasun egoeragatik behin-behinean bertan behera gelditu ziren txapelketak

Eusko Jaurlaritzak astelehenean (2021-02-22) argitaratutako datuak ikusita, eta udalerrietan metatutako intzidentzia tasari dagokion bilakaera onak jarraitzen duela ikusita, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak (GEPF) lehiaketari berrekitea erabaki du. Hain zuzen ere, martxoaren 7ko asteburuan jarriko dira martxan osasun egoeragatik behin-behinean bertan behera gelditu ziren txapelketak.

 

 

 

Gauzak ondo, martxoaren 14ko jardunaldian jokatuko lirateke Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuzko lehendabiziko finalak, eta jarraian-jarraian espezialitate bereko zein beste jokamoldetakoak. 

 

 

 

Partidak jokatu ahal izateko, hori bai, ezinbestekoa da norgehiagoka jokatuko den herria eta parte-hartzaile guztien herriak 'gorriz' ez egotea.

Arau honen salbuespenak izango dira erdi-profesionaltzat hartzen diren Gipuzkoako Txapelketako lehietako partidak (nagusi kategoriako goreneko bi mailak, Euskal Liga jokatuko den modalitateak baitira). Hau da: Ezker Horman, eskuz binaka nagusiak (Ohorezko maila eta 1.maila), eskuz binaka nagusiak neskak, gomazko paleta nagusiak (1. eta 2. maila, gizonezkoak eta emakumezkoak), pala motza nagusiak (1. eta 2. maila), zesta-punta nagusiak; Trinketan, eskuz nagusiak (1. eta 2. maila, banaka eta binaka), paleta argentinarra (1. eta 2. maila).

Kasu horietan, klubek GEPFri eskatu beharko diote pilotari bakoitzari dagokion baimena.

 

 

 

Ea egoera egonkortu eta txapelketak martxa onean jokatzeko moduan diren. Animo denoi eta zaindu!

 

 

 






Ir arriba