Real Sociedad klubarentzat txapel guztiak Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finaletan

2021/01/26 | Lehiaketa

Hiru mailetako finalak irabazi zituzten Real Sociedad klubeko pilotariek joan den igandean, Donostiako Altza auzoan; larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain

Real Sociedad klubak jantzi ditu txapel guztiak Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako larruzko paletako finaletan. Joan den igandean (2021-01-24) jokatu zituzten hiru lehiak, Donostiako Altza auzoan: Real Sociedad 1 taldea nagusitu zen 3. mailako finalean, Real Sociedad 2. mailakoan, eta Real Sociedad 2 1. mailakoan; Tolosa, Eple eta Real Sociedad 1 taldeak izan zituzten aurkari, hurrenez hurren.

 

 

1. mailan, finalerdiak ere jardunaldi honetan jokatu dituzte: ostegunean, Real Sociedad 1ek 35-20 hartu zuen mendean Txost 2 taldea, finalerako txartela lortuz era horretan; eta, ostiralean, Real Sociedad 2k 35-18 irabazi zion Oiangu 1 taldeari

 

 

 

Ondorengo lerrotan laburbildu dugu finalen jaialdia

 

 

Urtarrilak 24, igandea, 10:00, Donostia-Altza

 

1. Larruzko paleta, nagusien 3. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Ezkerro-Begiristain,M.) 35 / TOLOSA (Iraola-Laamirni) 31

2. Larruzko paleta, nagusien 2. maila:
EPLE (Eyheramendy-Martinez) 32 / REAL SOCIEDAD (Zumeta-Navarro) 35

3. Larruzko paleta, nagusien 1. maila:
REAL SOCIEDAD 1 (Begiristain,J.-Vigeon) 28 / REAL SOCIEDAD 2 (Brosa-Andueza) 35

 

 

 

 

Larruzko paletako lehia bukatuta, pala motzakoari ekingo diote orain pilotariek, jardunaldi honetan bertan (2021-01-31). Nagusien 1. eta 2. mailan ariko dira: 8 talde 1. mailan (2 multzotan banatuta) eta 11 bikote 2. mailan (2 multzotan).

Joan-etorriko ligaxka jokatuko dute aurrena guztiek, urtarrilaren 31ko asteburutik martxoaren 7kora bitarte.

Gauzak ondo, martxoaren 21eko jardunaldian jokatuko lirateke finalerdiak, eta finalak martxoaren 28koan.

 

 

 

 

Webgune honetako Lehiaketa-Federatua-Gipuzkoa Ezker Horma atalean kontsulta daitezke larruzko paletako lehiak utzitako datu guztiak, eta baita pala motzakoaren xehetasunak ere. Eta irudi bilduma sortu dugu Argazki galeriak txokoan.

 

 

 






Ir arriba